Erregistratutako ikusle datu txikien ondorioz, udazkenean estreinaturiko hainbat saio bertan-behera utziko ditu Euskal Telebistak urte berriko programazioan. Horietako bat da ZINEA ZETAZ, zinemari eskainitako saioa.

EiTB euskal komunikazio taldeak ikasturte berrirako aurkezpena egin zueneko berritasun pozgarrienetako bat izan zen zalantzarik gabe: meuskal zinemak garrantzia izango zuen aspaldiko partez du Euskal Herritar guztiona den Euskal Telebistan. Udazkenari lotutako edukien baitan, gurean ekoiztutako film garaikideak pantailaratzeko jaio zuten ZINEA ZETAZ saioa, ostegunetan, 22:30ean hasita, emititu dutena.

Itziar Ituño eta Eneko Sagardoy aktoreak gidari, txandaka aritu dira ikusgai izango den pelikularen xehetasunak aurkezten eta, besteak beste, Nora (2020), Handia (2017), Ilargi guztiak (2020), Beste egun bat bizirik (2018), Black is beltza (2018) film arrakastatsuak izan dira ikusgai.

Bada, lau hilabeteko ibilbide laburraren ondoren, eta, beti ere, BERRIAk jasotakoaren arabera, saioak ez du jarraipenik izango urtarriletik aurrera. Alegia, ez da zinemari eskainitako programarik izango Euskal Telebistaren euskarazko katean. Hamabi atal izan dira, orotara, eta, %1,1eko batez besteko ikusle kuota gainditu ezinik, programaziotik kentzea erabaki du telebista publikoak. Honen ordez, Gora bihotzak saioa emango dute ostegun gauetan.