Arabako Foru Aldundiak Europar Batasunaren jakinarazpena jaso du, zerga kenkariak Bizkaiak dituenekin parekatzeko. Horrela, Europako zinemarako pizgarri fiskal altuenak ezarriko dituzte ere lurraldean.

Arabako Foru Aldundiak jaso du dagoeneko Bruselaren oniritzia: duela urtebete ingurutik Bizkaian dituzten kenkari fiskalak aplikatu ahalko dira dira ere lurraldean. Europako Batzordeak duela aste batzuk argi berdea ematen zuen komunikatu bat helarazi bazuen ere, berriki jaso du foru erakundeak jakinarazpen ofiziala. Aldundiak «prozesu» bati ekingo dio orain, «sormenaren eta ikus-entzunezkoen industriarako pizgarri fiskal berriak» ezarriko dituen foru-arau bat onartzeko.

Hala, aurrerantzean, kenkariak %50 eta %60 artekoak izango dira filmak eta telesailak filmatzeagatik, beti ere, lurraldean egindako gastuaren araberakoak. Espainiar Estatuko gainerako herrialdeetakoa baino kopuru dezente altuagoa da honakoa, bataz beste % 5ekoa baita. Gainera, euskarazko ekoizpenen kasuan, konpainiek %70eraino desgrabatuko lukete.

Bizkaiko Foru Aldundia, aitzindari

Arau hori Bizkaian aplikatzeak -iragan urte hasieran-, ‘boom’ bat eragin zuen lurraldean, eta probintzian filmatzeko interesa biderkatu egin zen (film luzeak, film laburrak, telesailak, publizitate-iragarkiak, telebista-saioak, dokumentalak edo bideoklipak).

Arrakasta ikusita, EAEko beste bi aldundiek, Arabakoak eta Gipuzkoakoak, antzeko ‘beherapen’ bat aplikatzeko baimena jasotzeko bide administratiboa egin zuten.