Espainiar estatuko zinemagintza sustatzea helburu duten Forqué Sarien 29. edizioa abenduaren 16an ospatu dute Madrilgo IFEMA Jauregian. Esti Urresola laudioarra izan zen protagonista nagusia, fikziozko pelikula onenaren saria eskuratuta.

EGEDA Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak 1996az geroztik ematen ditu Jose María Forqué sariak, balore tekniko eta artistiko esanguratsuenak dituzten filmak saritzeko eta Espainiako ikus-entzunezkoak ezagutarazteko helburua duten garaikurrak. Iragan larunbatean ospatu dute 29. edizioa, eta hamar kategorietan aitortzak jasotzeko aukerak dituzten film eta aktoreen artean, euskara hutsean errodatutako lanik izan ez bada ere, ekoizpen euskal herritarren presentzia nabaria izan da.

Ekitaldiko golardo nagusia -Fikziozko Film Luze Onenaren saria- eskuratzeko hautagai zen Urresolaren 20.000 erle espezie filma, La Sociedad de la Nieve, Cerrar los ojos eta Upon Entry pelikulak pelikulekin batera, eta guztien artean gailendu da Urresolak zuzendutako eta Gariza Filmsek, Inicia Filmsek eta Sirimiri Filmsek ekoiztutako lana. Honekin batera, bigarren sari bat ere eskuratu du: Zinema eta Baloreen Hezkuntzaren saria, hain zuzen.

Animaziozko obra onenaren sailean, aldiz, Pablo Berger bilbotarraren Robot Dreams  filma nagusitu da. Isabel Herguera donostiarraren El sueño de la sultana lana ere finalista izan da kategoria honetan.

Pantaila txikian urri

Telesailek beren tartetxoa izaten dute Forqué Sarietan, baina 29. edizio honetan, partaidetza bezain txikia izan da proiekzio euskal herritarren arrakasta. Izan ere, Álex de la Iglesia sortzaile bilbotarraren 30 monedas beldurrezko telesailaren bigarren denboraldiak izan da saria jaso zezakeen hautagai bakarra, eta esku hutsik itzuli da etxera.

Ezagutu 29. Forqué Sarien irabazle zerrenda, HEMEN.