Chicken Run sagaren baitako Nuggetaren Egunsentia (2023) film berria euskaraz bikoiztua estreinatuko du gaur NETFLIXek.
Tweedyko baserriko ihesaldi arriskutsuan heriotzari desafio egin ondoren, Gingerrek bere ametsa bete du: Uharteetako erreserba lasaian bizi da orain tadea, giza munduak suposaturiko arriskuetatik urrun. Poza hori, gainera, erabatekoa izango da, Rockykirekin batera, Molly izeneko neskatila bat baten ama bilakatuko denean.
Baina kontinentean, ordea, oilo-munduak mehatxu berri eta izugarri bati egin behar dio aurre. Oraingoan, Gingerrek eta bere lagunek, ihes egin beharrean, aurpegia ematea erabakiko dute, horretarako beren askatasuna arriskuan jarri behar duten arren.
Gabon garaiaren gertutasuna baliaturik, streaming plataformak mundu mailan estreinatuko du animazio lana, hainbat hizkuntzara bikoiztuta zein azpititulatuta. Euskaraz ere bai.
Estreinaldiaren berri ematearekin batera, beren poza azaleratzeko baliatu dute aukera Pantailak Euskaraz egitasmoko kideek: “Pozgarria da egunotan mundu mailan haurrek gehien ikusiko duten filmetako bat, euskaraz gozatu ahal izatea! Bide onean goazen seinale!”.
Ondorengo estekan ikus dezakezue filma: https://www.netflix.com/es/title/81223025