Zuzendaria: Sofia Coppola
Urtea: 2003
Iraupena: 105 min.
Herrialdea: AEB
Generoa: Drama | Komedia
Bob Harrisek, gainbeheran dagoen aktore estatubatuar batek, Tokion errodatzekoa den whisky japoniar baten iragarkian parte-hartzeko eskaintza onartu du. Krisi larrian dago eta bertan egingo duen egonaldiaren zati handi bat hoteleko tabernan igarotzen du. Eta, hain zuzen ere, han ezagutuko du Charlotte, Tokiora erreportaje bat egitera joan den argazkilari batekin ezkondutako neska gaztea.
Hiri erraldoiaren irudi eta soinuek sortzen dieten zorabioaz gain, Bob eta Charlotte protagonistek beren bizitzaren hutsunea ere partekatzen dute. Arian-arian lagun egiten dira, eta, hiria elkarrekin arakatu ahala, adiskidetasuna beste zerbait bihur ote daitekeen galdetuko diete beren buruei.