Ikus-entzunezko ekoiztetxeek animaziozko serie, mini-serie, film luze edo laburrak aurkez ditzakete 2024ko urtarrilaren 12ra bitartean. Hautatutako proiektuen pitching saioak martxoan egingo dituzte, Bordelen egingo duten Cartoon Movie foroaren baitan. Irabazleak 6.000 euro jasoko ditu.
Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak -Akitania-Berria Eskualdeak, Akitania Berriko Zinema eta Ikus-entzunezkoen Liburu Agentziak (ALCA), Eusko Jaurlaritzak, Zineuskadik eta Nafarroako Gobernuak- sustatutako Euroeskualdeko Animazio Sariaren funtsa aipaturiko lurraldeen ararteko ikus-entzunezko lankidetza-proiektuak sustatzea da. Bada, horretarako eskatzaileak Euroeskualdeko hiru lurraldeetakoren batean kokatuak izan behar dira eta aurkezten duten ekoizpena animaziozko serie, mini-serie, film luze edo labur bat izan behar da.
Hautagaitzak aurkezteko epea (euskaraz, gaztelaniaz edota frantsesez) zabalik da dagoeneko, eta 2024ko urtarrilaren 12a egongo da aukera. Proiektuak garapen- edo aurreprodukzio-fasean egon beharko dira, eta kanpoan geratuko dira ekoizpen-jarduerak hasi dituztenak. Ezinbesteko baldintza ez bada ere, proiektuek finantzaketa-konpromisoa izatea gomendatzen da, edo gutxienez ekoizpenaren aurrekontu osoaren % 10eko finantzaketa lortu izana.
Aukeratutako proiektuen pitching saioak martxoaren 5etik maiatzaren 7ra bitartean gauzatuko dira, Bordelen egingo duten Cartoon Movie foroaren baitan, eta aurkezpenek ezin izango dute 8 minutu baino gehiago iraun. Epaimahaiak edukien kalitate artistikoa eta originaltasuna, garapen egoera eta aurrekontua, bai eta Euroeskualdearen sustapena ere ebaluatuko ditu, eta proiektu irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du.
Ikusi deialdiaren oinarriak, hemen.