Memoria dugulako, memoria garelako dokumentala ondo du Bultzada Txuri Urdina animazio taldeak, Aitor Zabaletaren erailketaren 25. urteurrena dela eta antolaturiko jardueren baitan. Sarean zabaldu dute.

Abenduaren 9an beti dira 25 urte talde faxista batek Zabaleta Madrilen eraso zuenetik; ordu batzuetara, goizaldean, hil zen. Anoetan ez ezik, kalean ere gogora ekarri dute Realeko zalea, Bultzada Txuri Urdina animazio taldeak efemeride borobilaren karietara antolaturiko jarduera sortari esker. Horien artean, Memoria dugulako, memoria garelako pieza dokumentalaren estreinaldia.

Taldearen hitzetan, helburu birekin ondu ikus-entzunezkoa: Aitor Zabaletari eta bere familiari omenaldi bat egitea, batetik, eta 1998ko abenduak 8an gertaturiko “hilketa faxista” salatzea, bestetik.

Izan ere, Atletico Madrilen aurka jokaturiko UEFAko kanporaketa batean bere talde kutuna animatzera joan, eta faxista talde batek hil zuen Zabaleta, 1998ko abenduaren 8an. Luze doa mina jarraitzaile txuri urdinen artean, eta antifaxismoaren ikur mantendu dute bizirik haren oroimena.

Dokumentala sarean ikus daiteke, iragan abenduaren 8tik: