Wonka (Paul King)

Fantasia | Abentura | Komedia | Zinema familiarra

Roald Dahil idazlearen Charlie and the Chocolate Factory liburuko pertsonaian oinarritutako istorioa. Willy Wonka (Timothée Chalamet) munduko txokolate-egile, asmatzaile eta azti handiena nola bilakatu zen kontatuko du.

 

Robot Dreams (Pablo Berger)

Animazioa | Drama | 80ko hamarkada

Manhattanen bizi den Dog txakurra da protagonista. 80ko hamarkadan girotuta, robot bat eraikiko du, eta lagun-min bilakatuko dira. Halere, udako gau batez, Dogek robota abandonatu beharko du hondartzan. Aurkituko dute berriz elkar?

2023 | Sitges – Kataluniako Fantasiazko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia: Sail ofiziala

2023 | Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia: Sail ofiziala

2023 | Torontoko Zinema Jaialdia: Sail ofiziala

2023 | Annecy Zinemaldia: Contechamp saileko film onenaren saria

 

Anatomie d’une chute (Justine Triet)

Drama | Thrillerra | Epaiketak

Sandra, Samuel eta horien 11 urteko semea, Daniel, isolatuta bizi dira mendian. Egun batean Samuel hilda aurkituko dute etxearen ondoan. Ikerketa bat hasiko da heriotza susmagarri horrengatik, eta laster hasiko dira Sandra erruduntzat jotzen, kasua anbiguoa bada ere: suizidioa ala homizidioa? Urtebete geroago, Daniel bere amaren epaiketara −bikotearen benetako disekziora− bertaratuko da.

2023 | Cannesko Zinema Jaialdia: Urrezko Palma

2023 | Donostia Zinemaldia: Perlak saila

2023 | EFA Europako Zinema Sariak: Muntaketa onena

2023 | New Yorkeko Kritikariek Zirkulua: Atzerriko film onena

2023 | Gotham Independent Film Awards: Gidoi onena eta nazioarteko film onena

2023 | British Independent Film Awards: Nazioarteko film independente onena

 

The Piper (Erlingur Thoroddsen)

Beldurra

Bere mentorea hil ostean, musika konposatzaile gazte batek haren azken lana bukatzeko enkargua jasoko du. Alabaina, laster konturatuko da notak jotzeak ondorio lazgarriak izango dituela, eta melodiaren jatorri aztoratzailea azaleraziko da hala.

 

Maestro (Bradley Cooper)

Biografia | Musika | Drama

Leonard Bernstein musika konposatzaile, piano-jole, eta orkestratzaile estatubatuarrari buruzko film biografikoa.

2023 | Veneziako Mostra: Sail ofiziala

 

Momonsters: La película (Javier Martinez eta Christian Garnez)

Animazioa | Haurrak | Komedia

Momonsterrek beren lehen oporraldia igaroko dute basoan. Naturn barneratuko dira, aire libreko jarduerak egingo dituzte, sutondoan istorioak kontatu… Edozein haurren ametsetako oporrak izango dira. Baina lehenengo gauean, kanpinlari ohi baten egunerokoa aurkituko dute, altxor handi bat basoan ezkutatuta dagoela ziurtatzen duena, mamu baten babespean…

 

La terra delle donne (Marisa Vallone)

Drama | Amatasuna

Cerdanyako tradizioan eta mitologian, beldurra eta sineskeriak dira Fidelaren bizitzan nagusi. Familiako zazpigarren alaba da, sorgin bilakatuko dena, gizonekin harremanik izan nahi ez duena, ezta seme-alabarik ere. Hala ere, beste emakumeei laguntzen die jardunean. Halako batean, herriko parrokoak Bastianaren kargu egitea eskatuko dio, eta konturatuko dela zoriontsu izan daitekeela ama izanda.

 

Chicken Run: Dawn of the Nugget (Sam Fell)

Animazioa | Komedia | Abenturak

Tweedyren baserriko ihesaldi arriskutsuan heriotzari erronka jo ondoren, Gingerrek bere ametsa bete du: uharte-erreserba lasaia lortu du lagun-talde osoarentzat, giza munduaren arriskuetatik urrun. Berak eta Rockyk Molly izeneko neska txiki bat dutenean, Gingerren amaiera zoriontsuak behin betikoa dirudi. Baina kontinentean, oiloen munduak mehatxu berri eta izugarri bati egin behar dio aurre. Oraingoan Gingerrek eta bere lagunek ihes egin beharrean… amore emango dute! Nahiz eta horretarako beren askatasuna arriskuan jarri behar duten, hainbeste kostatu baitzitzaien hori lortzea.