Zinemagile nafarren film labur onenak aintzatetsi, sustatu eta zabaltzea helburu duen bildumak 2023-2024ko uzta aurkeztu du. Gai, tonu eta ikuspuntu anitzak jorratu dituzte aukeratutako lanek.

Nafarroa ShortZinema-zinea

Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako ekimena da Shortzinema katalogoa. Helburua, aukeratutako film laburrak zinema industriako jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan erakustea da, baita nazio-eremuko beste filmoteka batzuetan, kultur etxeetan eta zinema areto komertzialetan zabaltzea ere.

Dagoeneko, egin dute aurkezpen publikoa Nafarroako Filmotekan, eta ikus-entzuleek horiek ezagutzeko aukera izan dute. Sei lanek osatu dute 2023/2024ko katalogoa, eta horietatik lau emakume zinemagileek zuzendutakoak dira. Gai, tonu eta ikuspuntu anitzak jorratu dituzte denek ere.

Jarraian dituzue:

  • Ballenas aplastadas por el hielo (Andrea Jaurrieta)

2015. urtea. 2008an munduko ekonomiaren kolapsoa gertatu zenetik 7 urte igaro ondoren, bost lagunek (ia hogeita hamar urterekin) oraindik ere era guztietako enplegu prekarioetan lan egin behar dute, etxebizitza tamalgarrietan bizi dira edo, are gehiego, gurasoekin bizitzera itzuli behar izan dute; bitartean, antzezlan bat sortzen saiatzen dira.

  • El vuelo de las libélulas (Iñaki Alforja)

“El vuelo de las libélulas” koreografía bat da, Mariburruntzi (libélula euskaraz) igeriketa artistikoko taldeko 50/60 urte inguruko bederatzi emakumeen bizitza gogorrekin eratua. Emakume erabat ezberdinak dira, uretatik kanpo sekula elkartuko ez zirenak; enpatiari, adiskidetasunari eta sororitateari esker beren arazoak gainditzen dituzte.

  • O (María Monreal)

“María de la O” alargundu berri den emakumea da eta pika-nahasmendua du, behar konpultsiboa baitu ondu gabeko azeituna osoak irensteko. Senarraren landako eginkizunak bere gain hartu ondoren, eta ikusirik ohiko laguntzaileek ez dutela berarekin lan egin nahi, oso ohikoa ez den jornalero talde bat onartu beharko du.

  • Krutxalteatik Uronarat (Uztarrozeko biztanleak eta Marina Lameiro)

Krutxaltea eta Urona iturrien artean Uztarroze herria dago. 2022ko udara arte, bertan 3 film filmatu ziren, herritarrek parte hartu gabe. Zinemagile bat gonbidatzen dute herrira, errealitate horri buruz proiektu bat egitera, eta uztarroztarrei proposatzen die denen artean laugarren film bat egiteko, eta haiek erabaki dezatela beren burua nola irudikatu.

  • (R)ojo por (R)ojo (Lucía Aparici)

Caridadek garbigailu bat irabazi du ile-apaindegiko zozketa batean. Bere alabak, Helenak, uste du “tramankulu” horrek gastua besterik ez duela ekarriko. Hala ere, denen artean errentagarri izateko modua bilatuko dute. Bekaizkeriak azaleratuko dira, eta Palomak ahalegin guztiak eginen ditu haien negozioa hondoratzeko. (R)ojo por (R)ojo Nafarroan girotutako komedia kostunbrista da.

  • Mamä (Mamä)

Iruña, 2018ko iraila. Maxek, hamasei urteko nerabeak, frogak bilatu nahi ditu bere ama konbentzitzeko, Amador, amaren bikote berria, ez dela esaten duen hori. Salva eta Zero bere bi lagun onenekin batera talde banaezina osatzen dute; prest daude edozer egiteko bere lagunari laguntzearren eta amarengandik urruntzearren.

Nafarroa Shortzinema katalogoa eskuragarri duzue, HEMEN.