Akira Kurosawaren klasiko batekin abiatuko dute egitaraua, eta nazioarteko bi film garaikide emango dituzte hurrengo saioetan. X. KORTen! Sarien emanaldi bereziarekin bukatuko dute urtea.

87cbbb_63e0e5e58f24490086f7425a4d259cb4~mv2

Bilbotarrek ondo lotuta izan ohi dute astearte iluntzeetako plana. Fas Zineklubaren ekarpenari esker, zinemaz gozatzeko hitzordua dute hirian, Indautxuko erdigunean kokatutako aretora hurbildu eta zirkuitu komertzialetan tokirik izaten ez duten filmak ikustekoa, hain zuzen ere.

2020ko ikasturtetik, ginera, zinemazaleek zaharberritutako aretoa dute etxe, izan ere, pandemiaren eraginez hilabete luzez itxita izan eta erreformak egiteko baliatu zuten arduradunek. 164 eserleku ditu orain egoitza berriak.

Hiru saio hartuko ditu bere gain abenduko programazioak:

  • ABENDUAK 5 | Dersu Uzala (Akira Kurosawa, 1975). Gonbidatua: Jorge Barrio
  • ABENDUAK 12 | Luzzu (Álex Camilleri, 2021) – Mugarik gabeko Ekonomilariekin eta Ekonomisten Euskal Elkargoarekin elkarlanean antolatutako saioa. Gonbidatua: José Ramón Mariño
  • ABENDUAK 19 | Anhell 69 (Theo Montoya, 2022) + X. KORTen! Saria 2023: El cometa (Aitor Elorriaga) / Sari berezia: Txotxongiloa (Sonia Estévez). Gonbidatua: Aitor Elorriaga, Sonia Estévez eta David Ontoria

Ohi bezala, Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak, 19:45ean hasita.