Guillerno García López zuzendariaren Aunque es de noche filmak eskuratu du Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko 25. Erakustaldiko sari nagusia. Azaroaren 11tik 25ra bitartean ospatu dute, Trintxer Kulturala taldearen ekimenez.

Efemeridearen borobilagatik, bederen, berezia behar zuen; eta hala izan da. Azaroaren 11tik iragan asteburura bitartean ospatu dute Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko Erakustaldia, mende laurdena beteta, inoizko arrakastatsuen. Izan ere, 4.000 lanetik gora aurkeztu dituzte deialdira, eta “sekula baino zailagoa” izan zaie hautaketa lana egitea, kalitatea «asko» hobetu delako.

Orotara, 26 film labur proiektatu dira lehiaketaren barruan, baina sail ofizialetik kanpo ere beste hainbat pelikula ikusteko aukera izan da. Esaterako, euskarazko lanak sutatzea helburu duen Mintzagun sailaren barruan. Filmez harago,  kontzertuez eta emanaldiez gozatzeko aukera izan da Pasaian.

Bada, hilaren 25ean, larunbatean, ospatu zuten azken emanaldia eta, horrekin batera, sari banaketa ere bai.

Ondorengoa da 25. Edizioak utzitako palmaresa.

  • Film labur onena: AUNQUE ES DE NOCHE, Guillermo Garcia Lopez
  • Zuzendari onena: JUANJO GIMENEZ, Mussol
  • Epaimahaiaren Sari Berezia + Gazte Epaimahaiaren: ARTESANÍA, David Perez Sañudo
  • Gizonezko aktore onena: JOAN CARRERAS, Mussol
  • Emakumezko aktore onena: CATERINA HURTADO, Muerte en Torrevieja
  • Publikoaren saria: EL CACHARRICO, Óscar Toribio Carbayo
  • Mintzagun saria, Euskarazko lan onenari: MUSKIL, Marina Perosanz