Espainiako Zinema Berriemaileen Elkarteak banatzen dituen Feroz sarien behin-betiko hautagaiak iragarri dituzte jada. Euskal hautagaitza andana bilduko ditu, datorren urtarrilaren 26an, Madrilen ospatuko den ekitaldiak.

Gaur goizean eman dira ezagutzera Feroz Sarietarako hautatu diren filmak. Zerrenda luzeari erreparatuta, euskal zinemagintzak merezi du aipurik. Azken urteetan gertatu bezala, aurten ere euskal profesionalek eta proiektuek utzitako arrastoa nabarmena izan da berriemaileen usteetan.

Izan ere, Estibaliz Urresola laudioarraren 20.000 erle espezie (2023) eta euskal ekoizpena duen Upon Entry (2023) filmak ageri hainbat sarietarako hautagaien zerrendan. Datorren urtarrilaren 26an Madrilen ospatuko den ekitaldian banatuko dituzte sariak.

 

20.000 erle espezie

➖ Kartel onena: Cristina Hernandez Bernardo.

➖ Trailer Onena: Liviu Neagoe.

➖ Gidoi Onena: Estíbaliz Urresola Solaguren.

➖ Taldeko Emakumezko Aktore Onena: Ane Gabarain, Patricia Lopez Arnaiz.

➖ Zuzendaritza Onena: Estíbaliz Urresola Solaguren.

➖ Drama Film Onena: Lara Izaguirre, Valerie Delpierre.

 

Upon Entry

➖ Gizonezko Aktore Protagonista Onena: Alberto Ammann.

➖ Gidoi Onena: Juan Sebastián Vásquez, Alejandro Rojas.

➖ Drama Film Onena: Carles Torras, Carlos Juarez, Xose Zapata, Sergio Adria

 

Ikusi hautagaien zerrenda osorik, hemen.