Beste urte batez, euskal ikus-entzunezkoaren plaza bilakatuko du Irudienea guneak 58. Durangoko Azoka, abenduaren 6tik 10era bitartean. Mostrak hartuko dituen 265 ekitaldietatik 29 izango dira ikus-entzunezkoen aurkezpenak.
“Aniztasuna, balioak, historiak utzitako ertz eta memoria ariketa desberdinak, fikzioa eta fantasia pantaila handira eramango dira bost egunetarako antolatu dugun gozamenerako egitarauan”, honela aurkeztu ditu Irati Agorria Irudieneako arduradunak Zugaza aretoan ikusgai izango diren proposamenak.
Nafar Haziak, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kideek iazko azarotik abendura Argentinan barrena egindako bidaian grabatutako dokumentalaren emanaldiarekin abiatuko dute Irudienea gunearen jarduna, datorren abenduaren 6an. Egun horretan bertan, Gure Zirkua heldu da, Abentura erraldoia, ARANTZAZU. 36zm, 5 mende, herri 1 eta BIDASOA 2018-2023 filmez gozatzeko aukera izango da ere.
Biharamunean, abenduaren 7an, azokaren Ikasle Eguna ospatuko duen gazteak izango dira egitarauaren onuradun zuzenak. Bideoklipa DA!, LaburmetraDA eta Sustraietatik eraldatuz ikus-entzunezko egitasmoen aurkezpena, Loa eta Laia telesail musikatua, KIMUAK sortako bi euskarazko lanak eta Julen Zubiete orozkoarraren Agur Artzai laburra izango dira ikusgai.
Ostiralean, hilaren 8an, Lagunok! Podcastaren eta Beita. Euskarazko webseriearen aurkezpenak hartuko ditu Zugazak goiz partean. Arratsaldean, aldiz, Izaro musikariarenCerodenero diskaren aurkezpena eta DemaS.A Sortzaile amateurren arteko dema hartuko ditu aretoak.
Asteburuarekin batera helduko da egitarau biziagoa Irudieneara. Larunbatean, hilaren 22an, Arnasaldiak, WikiEmakumeOK DOnK, Habana Glass, Punkaren beste aldea, Yuku eta Himalayako lorea, Amari eta Pizti bat agian filmak izango dira ikusgai, eta igandean, berriz, Durangas, Abeltzaintza ekologikoa, Orri zuriak betetzen, Asterix: Edabe Magikoaren sekretua, Bizkargiko Eguna: Atzotik gaurkora, Durangaldeko gazteak eta euskara filmen txanda izango da.
Ikusi 58. Durangoko Azokaren egitaraua xehe, HEMEN.