Memoria lotsagabeak egitasmoaren baitan, Cuir: memoria, identidad y disidencia praktika esperimentalaren 6. edizioan eta UNAMeko (Mexiko) Bergman Katedraren film laburren nazioarteko lehiaketa deialdian hautatutako film laburrak proiektatuko dituzte gaur, 19:00etatik aurrera, Donostiako Tabakaleran.

Manifestazio artistikoen bitartez LGBTQIA+ komunitatearen belaunaldi ezberdinen artean zubiak eraikitzeko xedez sortutako egitasmoa da Memoria lotsagabeak izenekoa. Bide horretan, Euskal Herriko adineko helduen esperientziak biltzen dituen queer artxibo baten eraikuntzari buruz hausnartzea eta, era berean, LGBTQIA+ kolektiboko istorioak irudi eta soinuekin kontatzeko ez queer artxiboetako materialak erabiltzeko aukeren inguruan eztabaidatzea izango da Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan gaur egingo duten jarduera bikoitzaren xedea.

Programaren lehen zatian, Frankismo garai betean Euskal Herrian bizi ziren kolektiboko kideen testigantzak bildu eta esperientziak argitalpen, collage, dokumental eta antzezlan bihurtu dituzten hainbat ikertzaileei emango diete ahotsa:

  • Begirada ausartak | Maitasun lesbikoaren eta gayaren bizitza-istorioak, Frankismo garaian zein Euskal Herriko trantsizioan. ALDARTEk eta EHGAMek 2014, 2015 eta 2016an argitaratutako argitalpenak, Euskal Herri osoko testigantzak biltzen dituztenak.
  • Noiz bukatzen da armairua? | Ibai Fresnedok eta Egoitz Arbiol Albenizek argitaratutako argitalpena, Hernaniko udalerriko (Gipuzkoa) esperientziak ardatz dituena. Haien testigantzak Armairutik plazara! dokumentalean jasoko dira, 2DEO deialdi iraunkorraren barruan garatutako proiektua.
  • Gu ere bagara | Ines Bermejok eta Julen Nafarratek egindako kaleko manifestazio artistikoa, Getxoko udalerriko (Bizkaia) testigantzak biltzen dituena. Bere testigantzak Matxalen de Pedroren Gure garaian antzezlanean erabili ziren, Zinegoak jaialdiaren baitan estreinatua.

Bestalde, hitzorduaren bigarren zatian,  Cuir: memoria, identidad y disidencia  praktika esperimentalaren 6. edizioam eta UNAMeko (Mexiko) Bergman Katedraren film laburren nazioarteko lehiaketa deialdian hautatutako film laburrak proiektatuko dituzte

  • El legrado exquisito (Etrobla, 2023)
  • La geografía del contacto humano (Patricia de Vivar, Mexiko, 2023)
  • Laberinto (Daniela Miranda Pérez, 2023)
  • La rodilla del diablo (Martín Dávalos Amezcua, 2023)
  • Los depravados (Erendira Pizaña, 2023).
  • Memorias Sinvergüenzas: Buenos Aires, 1979 (Alejo Duclós, 2023)
  • Museo (Jorge Bordello, 2023)
  • Sirena trans (Itziar Silva Ventura, 2023).
  • ¿Y si no fuera yo? (Milo Sebastián Cuéllar, Mexiko, 2023).
  • Ya no sé si vivo en un recuerdo (César Flores Correa, Paulina Ayala Marín, Kirk Osamayo, 2023).

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera egingo dute saioa, 2DEO Laborategiaren egoitzan, eta sarrera librea izango du, edukiera bete bitartean.