Zinemaren eta musikaren arteko lotura naturala sendotzeko asmoz jaiotako AMUA festibala ospatu dute asteburuan. Sail Ofizialean lehiatu diren 10 film laburren artean, . Pablo Bautistak zuzenduriko Canciones de verano izan da garaile.
Musikaren eta zinemaren arteko harremana eta proiektuen atzean dauden artistak aztertu ditu aurten III. AMUA Hondarribiko Musika Film Laburren Jaialdiak. Bi diziplinak bateratzen direnean sortzen diren sinergiak aldarrikatuz, film laburren emanaldiak, hitzaldiak, kontzertu pedagogikoak, irrati-saioak eta biniloen azoka izan dira nagusi azaroaren 16tik 18ra bitartean.
Edozein estilotan eta zentzu zabalean, musika gaiak lantzen dituzten filmak galdegin zituzten dituzte antolatzaileek, eta 60 profesional inguruk erantzun zioten deiari. Horien artean, hautaketa-batzordeak 10 lan aukeratu ditu, sail ofizialean lehiatu direnak, guztiak Espainia Estatuko ekoizpenak. Bi egunetan banatutako doako saio bitan (azaroaren 16an eta 17an) pantailaratu dituzte, eta ikus-entzuleek gogokoen duten film laburra aukeratzeko eskumena izan dute (1.000€).
Bestalde, epaimahai ofizialarena izan da hiru lan onenak ebaztearen ardura, 2.000 euro, 1.000 euro eta 500 euro banatuz, hurrenez hurren. Maite Arroitajauregi musika konpositoreak, Nerea Kortabitarde Dock of the Bay eta Crossover Festival de Series jaialdien prentsa zuzendariak, eta Mikel Gurpegi zinema kritikariak osatu dute balorazio-mahaia, eta jaialdiaren azken egunean, iragan larunbatean, ezagutarazi dituzte irabazleak.
- Lehenengo saria (2.000 €): Canciones de verano, Pablo Bautista
- Bigarren Saria (1.000 €): Sincopat, Pol Diggler
- Hirugarren saria (500 €): Versos para rumiantes, Manuel Nicolas Meseguer
- Publikoaren saria (1.000 €): Escena Norte, Aigory
Sari-banaketa ekitaldian, gainera, Amy Winhousek 2007an Londresen eman zuen kontzertuaren grabazioa proiektatu zuten: I Told You I Was Trouble: Live In London.
Leave A Comment