Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian izena emateko epea azaroaren 13tik urtarrilaren 8ra bitartean egongo da zabalik. Halaber, aurkeztu dute 2024ko apirilaren 12tik 19ra ospatuko den 21. edizioko irudia.

Urtero lez, berariaz izendaturiko hautespen batzorde batek aukeratuko ditu lehiaketan parte hartuko duten film luze eta laburrak. Aukeraketa horretan parte hartzeko, filmak  2023ko urtarrilaren 1a ondoren egindakoak izan beharko dute, eta Giza Eskubideen inguruko edozein gaiari buruzkoak izan daitezke.

Iraupenari dagokionez, 30 minututan ezarri dute muga. Hortik gorako lanek, film luzeen kategorian parte hartu beharko dute, eta beherakoek, film laburrenean.

Izen-emateak Movibeta plataformaren bitartez egin beharko dira film luzeen kasuan; film laburrek, aldiz, Short Film Depot erabiliko dute. Filmak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 13tik  2024ko urtarrilaren 8ra bitartean egongo da zabalik.

Oinarrien zein inskripzioaren inguruko xehetasun gehiago, HEMEN.

SISU 360º Jotta Zubiria & Uxue Montero-k sortutako irudia

Era berean, 2024ko apirilaren 12tik 19ra ospatuko den 21. Edizioko irudia aurkeztu dute antolatzaileek: SISU 360º Jotta Zubiría & Uxue Monterok egina da, eta kartela Ytantosek buruturiko diseinuarekin.

Egileen hitzetan, irudiak Lur planeta irudikatzen du, larri zauritua eta higatua; zabor poltsa baten barruan agertzen da, zaindu ez izanagatik gizateriak botata.