Euskal zinemagileen kezkak, begirada eta hausnarketak argitara ateratzen dituen Bertoko Begiradak saileko programazioaren berri eman du ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdiak. 65. edizio honetan, 6 film luze eta 20 film labur hartuko ditu bere gain.
Urtero bezala, ZINEBIk euskal zinema berrienarekin duen konpromisoa berretsiko du Bertoko Begiradak sailaren bidez. Izan ere, Sail Ofizialaz harago, hauxe du euskal filmei eskainitako erakusleihoa. Sei film luze dokumental eta hogei film labur hartuko dituen aukeraketaren bidez, tokiko zinema-zuzendariek jorratzen dituzten gaien inguruan dituzten kezkak ezagutzeko aukera egongo da.
Lan luzeei dagokienez:
- Aire! (Gentzane Martinez de Osaba, 2023)
13 gaztek musika-pieza bat sortuko dute Maurizia Aldeiturriagarengan inspiratuta; izan ere, emakumea XX. mendearen hasieran euskal musika herrikoia goitik behera aldatu zuen panderojole ikonikoa izan zen. Musika tradizionaleko hiru adituk lagunduta, gazte horiek sortze-prozesu paregabe batean buru-belarri sartuko dira, zeinean musikalki helduko diren eta beren ahotsa topatuko duten. Hau abentura musikala da, musikaren ahalmen eraldatzailea, naturalaren edertasuna eta tradizioa erakusten dituena.
- Arantzazu 36 zm, 5 mende, herri 1 (Pello Sarasua, 2023)
500 urtetik gora daramatzate Frantziskotarrek Arantzazun. Beren espiritualtasunean oinarrituta harreman estua izan dute beti herritarrekin. Herrigintzan ere paper garrantzitsua jokatu dute eta gaur egun oso gureak eta barneratuak ditugun altxorrak utzi dizkigute. Horiek ezagutzera ematea beharrezkoa da, gure historiaren eta izanaren parte baitira. Arantzazu ez litzateke gaur dena izango herririk gabe, eta herria ere bestelakoa litzateke Arantzazu gabe.
- Arnasa betean. Emakume zinemagileak (Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia, 2023)
Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman. Atzoko eta gaurko emakumezko euskal zinemagileak protagonista dituen eta gaiaren ikuspegi unibertsala erakusten duen dokumental honekin ospatu dugu. Emakumezko hiru urpekarik gidatu egingo gaituzte beren filmen gaietatik, euren begiradatik, ametsetatik, aurrera ateratzeko ahaleginengatik eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egindako ekarpenetik. Aitzindariak ezagutu eta zinema-jaialdietan arrakasta izaten ari diren zinemagile beterano eta gazteen lanekin harrituko gara.
- Manolo Kabezabolo (Si todavía te kedan dientes es ke no estuviste ahí) (José Alberto Andrés Lacasta, 2023)
Manuel Méndez “Manolo Kabezabolo” espazioa eta denbora transzenditu dituen azken punk musikaria da, 40 urtetik gorako ibilbide artistikoa duen fenomeno kontrakultural bihurtu dena, eta erreferentziazko pertsonaia dena underground kulturan. Bere gaztaro zail eta barregarriak eragin zuen filosofia okupara jauzi egitea, intsumisiora, kalera, bizimodu punkera… baita drogetara, gaixotasun mentalera eta ospitale psikiatrikoetara ere. Hori guztia hala izanda ere, bere horretan diraute bere heldutasun bareak eta espiritu akrata ordainezin eta oldarkorrak, eta zorrotz jarraitzen du bere gitarrak.
- Pizti bat agian (Ainhoa Gutierrez del Pozo eta Olatz Gonzalez Abrisketa, 2023)
Tiro batek arratsa urratuko du. GPS pantailak erabiltzen dituzten ehiztariek basoraino jarraituko diete zakurrei, eta gauak harrapatuko ditu. Beste leku batean, Mainak egunero zenbatzen ditu ardiak. Otsoa hurbil ikusi dute. Adan, agerpen horrekin liluratuta, haren bila aterako da ilargi berria denean, kamera eskuan hartuta. Bakoitzak modu bateko harremana izango du otsoarekin, baina bat datoz piztiarekin kontu batean: denek ikusi nahi dute, inork haiek ikusi gabe.
- Wikiemakumeok DOnk (Mentxu Ramilo Araujo, Marta Macho Stadler, Make Irigoyen Perurena, Marisa Barrena Larruzea eta Nerea Uriarte Goitia, 2023)
WikiEmakumeOK DOnK, abesti baten bidez, Wikipediako editore-taldearen prozesua kontatzen du Wikiemakumeok taldearen genealogia berreskuratuz. Emakume horiek azaltzen dute nondik datorren ekimena, zer egiten duten astero Wikipedian emakumeen eta gizonen biografien arteko oreka bilatzeko, mundu digitalean ere, berdintasun handiagoa lortzeko. Kontakizunak ikus-entzunezko metafora bat ehuntzen du, musika eta biografia femeninoen artean, dibulgazio- -asmo argi bat azaltzen, Euskal Herriko hainbat herrietako errealitatea islatuz.
Laburrak, aldiz, ondorengoan izango dira:
- Ballenas aplastadas por el hielo (Andrea Jaurrieta, 2023) – DOKUMENTALA
- Conej Steps Out (Pablo Rio, 2023) – ANIMAZIOA
- Conguito (David Ontoria, 2023) – FIKZIOA
- Contadores (Irati Gorostidi Agirretxe, 2022) – FIKZIOA
- Deadly Draw (Nitya López, 2023) – FIKZIOA
- Dena asmatuta dago (Jone Arriola Lobete, 2023)
- Ez dakit zergatik kontatzen dizudan hau orain (Bertol Arrieta Kortajarena, 2023) – FIKZIOA
- Gomorra (Iñigo Gaya Noriega, 2023) – ANIMAZIOA
- Instinto (Teresa Ochagavía, 2022) – FIKZIOA
- Kusikozu (Aitor Irulegi, 2023) – ANIMAZIOA
- Lucía (Marta Etura, 2023) – FIKZIOA
- Lugar de nacimiento (Mikel Bustamante, 2023) – FIKZIOA
- Malkoak (Sonia Estévez Fernández, 2023) – ANIMAZIOA
- Pelikula baten bila (Lara Izagirre, 2023) – DOKUMENTALA
- Prioridades (Tamara Lucarini, 2023) – FIKZIOA
- Reinas sin reino (Mikel R. Alonso, 2023) – FIKZIOA
- Retrato de una familia (Maria Fontan, 2023) – DOKUMENTALA
- Semana 12 (Isabel Delclaux, 2023) – FIKZIOA
- Sisifo (Xabier Eizagirre, 2023) – ANIMAZIOA
- To Bird or Not to Bird (Martin Romero, 2023) – ANIMAZIO