Caye Casas espainiarraren eta Demain Rugna argentinarraren filmek ex-aequo irabazi dute festibalaren sari gorena, ikus-entzuleen boto bidez erabakitakoa. Film laburrei dagokienez, Transylvanie (Rodrigue Huart) izan da nagusi, lau sari irabazi baititu: lan onenarena, epaimahaiaren saria, Zilarrezko Méliès saria eta epaimahai gaztearena.

Beldurrezko Astea34-zinea-zinea

Junta Yamaguchiren River filmaren emanaldiarekin agurtuko du, gaur, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak 34. edizioa. Antzoki Zaharrean pantailaratuko dute, 20:00etan, eta generoa maite duten zinemazaleak datorren urteko hitzordu borobila noiz iritsiko zain geldituko dira. Aurretik baina, eguerdian, irabazleen berri eman dute jaialdiaren antolatzaileek, eta sorpresa izan da: ikus-entzuleek bozka bidez erabaki da lan gustukoena, eta aurretik inoiz gertatu ez bezala, berdinketa egon da. Bada, ex-aequo izendatu dituzte garaile La mesita del comedor (Caye Casas) eta Cuando acecha la maldad (Demian Rugna).

Guztira, urriaren 27tik azaroaren 3ra bitartean, 32 film luze eta 38 film labur egon dira ikusgai Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen 34. edizioan. Horien artean, hainbat sari banatu dituzte.

Jarraian palmaresa:

  • Ikus-entzuleen saria film luze onenari: La mesita del comedor (Caye Casas) eta Cuando acecha la maldad (Demian Rugna)
  • Blogos de Oro saria film luze onenari: La espera (F. Javier Gutiérrez)
  • Ikus-entzuleen saria film labur onenari: Transylvanie (Rodrigue Huart)
  • Ikus-entzuleen saria animaziozko film labur onenari: Sandwich Cat (David Fidalgo)
  • Ikus-entzuleen saria Espainiako film labur onenari: Ahora vuelvo (Lucas Paulino eta Gabe Ibáñez)
  • Epaimahaiaren saria film labur onenari: Transylvanie (Rodrigue Huart)
  • Epaimahaiaren aipamen berezia film laburren sailean: Gertrude et Yvan Party Hard (Louise Groulten)
  • Zilarrezko Méliès saria Europako film labur onenari: Transylvanie (Rodrigue Huart)
  • Gazte epaimahaiaren saira film labur onenari: Transylvanie (Rodrigue Huart)
  • Syfy saria Espainiako film labur onenari: Mortelli, un cas perdut (Ben Fernández)
  • Ikus-entzuleen saria Fanzine onenari: Pantxineta Endemoniata