Bertha Gaztelumendiren eta Rosa Zufiaren ARNASA BETEAN. A PULMON dokumentalak Madrilen ospatzen ari diren Emakumeen VI. Zinemaldian parte-hartuko du. Saio berezi batean ikusi ahal izango da, gaur zortzi, azaroaren 3an, 21:00etan, SGAE Fundazioaren Berlanga aretoan.
Filmak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 71. Edizioan, Euskal Zinemaren Galaren baitan, izan-zuen mundu mailako estreinaldia. Egunotan, aldiz, urriaren 23tik azaroaren 1era bitartean ospatzen ari diren TIFF – Tokyo International Film Festival jaialdiak euskal zinemari eskainitako leihoan parte-hartzen ari da lana. Bada, horren ostean, Madrilgo hirian egingo du hurrengo geldialdia.
Urriaren 24tik azaroaren 5era bitartean eginen den Emakumeen VI. Zinemaldian parte hartuko du. Filma saio berezi batean ikusi ahal izango da, heldu den ostiralean, azaroak 3an, 21:00etan, SGAE Fundazioaren Berlanga aretoan.
Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman. Atzoko eta gaurko emakumezko euskal zinemagileak protagonista dituen eta gaiaren ikuspegi unibertsala erakusten duen dokumental honekin ospatu dute. Emakumezko hiru urpekariren bidaiaren bidez, hamarnaka emakumek egindako lanar errepasoa egingo dio lanak, euren begiradatik, ametsetatik, aurrera ateratzeko ahaleginengatik eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egindako ekarpenetik. Aitzindariak ezagutu eta zinema-jaialdietan arrakasta izaten ari diren zinemagile beterano eta gazteen lanak jarriko ditu erdigunean.
Arnasa betean, emakume zinegileak dokumental-film luzea 2022ko iraila eta abendua bitartean filmatu zen Euskal Herriko hainbat txokotan (Donibane Lohizune, Pasai Donibane, Elantxobe, Hondarribia, Jaizkibel, Iruñea, besteak beste), Madrilen eta Menorcan. Arestian aipatu bezala, atzoko eta gaurko euskal emakume-zinemagileek egindako zinean murgiltzea proposatzen du: Maria Elorza (A los libros y a las mujeres canto), Maider Oleaga (Muga deitzen da pausoa), Arantxa Echevarria (Carmen y Lola, Chinas), Mireia Gabilondo (Kutsidazu bidea, Ixabel, Amaren eskuak, Erlauntza), Lara Izagirre (Nora, Un otoño sin Berlín), Alauda Ruiz de Azúa (Cinco lobitos), Ana Díez (Todo está oscuro, Ander eta Yul), Esti Urresola (20.000 especies de abejas), Leire Apellaniz (El último verano), Iratxe Fresneda (Tetuán), Helena Taberna (Nagore, La buena nueva, Yoyes), Isabel Herguera (Amore D’Inverno, El sueño de la sultana), Bego Vicario (Pregunta por mí), Izibene Oñederra (Lursaguak), Ana Murugarren (La higuera de los bastardos), Marina Lameiro (Young & Beautiful, Dardara), Arantza Santesteban (‘918 GAU’), Maddi Barber (592 metroz goiti), Maite Ruiz de Austri (El regreso del viento del norte, ¡Qué vecinos tan animales!).
Era berean, filmak Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko ikertzailearen analisia ere jasotzen du, eta Ur Joko Elkarteko (Donibane Lohizune) Elorri Arin, Morgane Baud, Ainhoa Etxenik eta Ihintza Urtxegi arraunlariek parte hartu dute.
Rosa Zufiak eta Bertha Gaztelumendik idatzi eta zuzenduriko lana da, eta Ruben Crespo (urpeko filmazioan espezializatua) aritu da argazki-zuzendaritza lanetan. Kim Maiteny, Sonia Uribe, Belen Moreno eta Leire Arzuaga arduratu dira ekoizpenaz. Heidi Otaduy eta Ruben Crespo izan dira kamera-operadore nagusiak, eta Wild Focusek eta Asier Torresek gidatu dituzte droneak. Maitane Carballo izan da zuzeneko soinuaren arduraduna; Xanti Salvador soinu muntaketaren zuzendaria eta Alex Argoitia irudi-postprodukzioaren arduraduna. Olatz Salvadorrek y Borja Antonek sortu dute musika. Amaia Merinok burutu ditu muntaketa lanak eta Ane Antoñanzas da produktore exekutiboa.
Irakurri Ines Arruek filmaren inguruan idatzitakoak, hemen.