Gaurko egunez, urriaren 24an, zabaldu dute ZINEBI jaialdira joan nahi duten komunikabideetako profesionalak akreditatzeko epea. Azaroaren 5era bitartean aurkez daitezke eskariak.

ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroaren 10ean emango dio hasiera 65. edizioari. 43 estatuko 128 filmek hartuko dute parte, eta Frederick Wiseman dokumentalista estatubatuarra, Félix Linares kazetari bilbotarra eta Rita Azevedo Gomes zinemagile portugaldarra izango dira edizioko omenduak. Azaroaren 17ra bitartean, jaialdiak 43 herrialdetako 128 film programatuko ditu, horien artean erdia baino gehiago Estatu mailako estreinaldiak izango direnak.

Mostraren berri eman nahi duten informatzaileek, azaroaren 5era bitartean eska ditzakete akreditazioak, akreditazioakprentsa@bilbao.eus helbidera idatzita. Mezu elektroniko horretan honako hau adierazi beharko da:

  • Hedabidearen izena eta web helbidea
  • Jaialdian izango den pertsonaren izen-abizenak
  • Jaialdian izango den pertsonaren NANa
  • Jaialdiari buruz argitaratutako aurretiazko informaziorako estekak erantsi

Era berean, antolatzaileek zehaztu dute inaugurazio ekitaldira (azaroak 10) eta itxiera ekitaldira (azaroak 17) joateko interesa duten komunikabideek ahalik eta aurrerapen handienarekin eman behar dutela euren asmoen berri.