Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko Euskal Zine Bilerak elkarlanean antolatzen duten Kameratoia – Euskarazko Film Laburren Rallyaren 19. edizioa ospatu dute asteburuan, euskal filmei eskainitako mostraren abaroan. Santaku taldearen Itsasoak daroana laburra izan da garaile, sari bikoitzarekin.
Asteburuarekin batera abiatu da lehia azkarra. Izan ere, 36 orduko besterik ez dute izan parte-hartzaileek film bat sortu eta aurkezteko. Ondoren, Estibaliz Urresola zinemagilea eta iazko Euskal Zine Bilerako zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Aitzol Saratxaga izan dira lan irabazlea ebaztearen arduradunak.
Atzo, urriaren 22an, ospatu zuten sari-banaketa ekitaldia. Ugaitz Alegriaren gidaritzapean, jasotako lanak proiektatu eta palmaresa ebatzi zuten bertan. Bada, Santaku taldearen Itsasoak daroana sorkuntza izan da nagusi, bi sari nagusiak eskuratuta. Izan ere, lehiaketaren lehenego saria eta publikoak banatutakoa jaso zituen taldeak.Bestalde, GaraIKO taldearen Ziaboga lanak eskuratu zuen bigarren saria.
Sariak irabazteak gaiz, Asier Renteria soinu ekoizleak gidatutako soinuari buruzko doako masterclass batean parte-hatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek eta, hori gutxi ez, urriaren 20ko gaua Lekeition doan igarotzeko aukera eman zaie izena ematen duten lehen 20 lagunei.