2000ko eta 2010eko hamarkadek garrantzi handia izan zuten euskal zinemarentzat, euskarazko ekoizpenak inoiz baino oihartzun handiagoa lortzen hasi zirelako. 2005ean Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendutako Aupa Etxebeste! ordura arte euskarazko pelikularik arrakastatsuenetariko bat izan zen, 71.951 ikusle izan baitzituen.
Ostean etorri ziren Kutsidazu bidea, Ixabel (Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo, 2006), Eutsi! (Alberto J. Gorritiberea, 2007), eta mortiartitarrek zuzendutako 80 Egunean (2010), Loreak (2014), Handia (2017) lan arrakastatsuak, besteak beste.
ZINEAn Euskal Zinemaren Pizkundea aztertu nahi izan dugu, BEGIRADAK atalaren hirugarren hizketagaian.