Maria Elorza zinemagile gasteiztarraren a A los libros y a las mujeres canto (2022) filma estreinatu du hilaren 12an FILMIN plataformak. Orotara, lanak nazioarteko 20 jaialditan parte hartu du eta 10 sari jaso ditu.
Gaztelaniaz eta italieraz filmatua, 72 minutuko iraupena du Donostia Zinemaldiaren 70. ediziotik arrakastatsu igarotako Maria Elorzaren A los libros y a las mujeres canto proiektuak. Ostean, ZINEBI64 jaialdiko Beautiful Docs – Munduko dokumentalen panorama atal ez lehiakorrean erakutsi zuten, eta segidan L’Alternativa Bartzelonako Zinema Independentearen Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuen.
Baina, nazioartera begira ere badago Elorza. Rotterdamgo Nazioarteko Zinemaldiaren 52. edizioan izan zuen zinemagile gasteiztarraren film luzeak nazioarteko estreinaldia. Bright Future sailean parte hartu zuen, zinema garaikidearen abangoardia irudikatzen duten beste zazpi opera primekin batera.
Erdibidean Logroñoko (Errioxa, Espainia) Los trabajos y las noches jaialditik igaro ostean -Aipamen berezia eskuratu zuen bertan-, Nantesko Festival du Cinema Espagnolen lehiatu da lana. Halaber, Uruguaiko Nazioarteko Zinema Jaialditik, Las Palmaseko Zinemalditik, Buenos Airesko BAFICI jaialditik eta Ljubljanako (Eslovenia) Kino Otok jaialditik igaro da ere bai.
Hain zuzen, bere protagonistetako bat den Tonina Deiasen jaioterrian, Sardinian, eskuratu du zuen filmak azkenetariko aitzatespena. #IsReal jaialdia inauguratu zuen filmak, Maria Elorza zuzendaria beraren aurkezpenarekin, eta Gazte Epaimahaiaren eskutik jaso du bertako hirugarren saria: “Kulturak duen paper politikoari buruz hausnartzera bultzatzeagatik”. Oro har, filmak hogei bat jaialditan parte hartu du, Argentina, Eslovenia, Espainia, Frantzia, Italia, Mexiko, Herbehereak, Ingalaterra eta Portugalen.
Hain zuzen ere, azken honetara itzuliko da zuzendaria aurki: filmak Porto Post Docen parte hartuko du, nazioarteko lehiaketan. Bertan, Portugalgo jaialdiak zuzendariari atzerabegirako bat eskainiko dio, aurreko lan guztiak programatuz, Iñigo Salaberriarekin batera zuzendutako Al borde del agua azken film laburra proiektatzearekin batera.
Emakumeei kantari
Suaren, uraren, sitsaren, hautsaren, ezjakintasunaren eta fanatismoaren aurka, liburuak zaintzen dituen armada anonimoari egindako kantua da A los libros y a las mujeres canto, horietako bakoitzak borrokatzen duen erresistentzia intimoari; epikarik gabekoa, iraultzarik gabekoa, armarik gabekoa: Emakume bati ia Avioneta (hegazkin txiki) izena jarri zioten. Beste batek liburutegi bat izan zuen bere kotxeko atzeko eserlekuan. Beste batek etxeko liburutegiko apal errebeldeen ondorioz hatz bat hautsi zuen. Zigarrogileek disertazioak entzuten dituzte lanean. Plantxagileek poemak gogoratzen dituzte.
Irakurri Ines Arruek filmaz idatzitakoak, hemen. Aldiz, ikusi Iker Zabalak filmari eskainitako lerroak, hemen.
Aurrerantzean, FILMIN plataformaren eskaintzaren parte izango da filma. Hemen ikus dezakezue.