Emakumeek zuzendutako zinema-erakusketaren 27. edizioa urriaren 16tik 31ra bitartean ospatuko da Bilboko hainbat gunetan. Ondoren, Basauri, Portugalete eta Bermeo herrietan ere zabalduko da.

9 film luzez eta 7 laburrez osaturiko programazioa izango da mostraren oinarria. Azken hilabeteetan Cannesko Zinemaldian, Locarnoko Festibalean, Valladolideko Semincin, Berlingo Zinemaldian edo berriki ospatutako Donostia Zinemaldian lehiatutako filmak izango dira, besteak beste, Isabel Herguera euskal zuzendariaren El sueño de la sultana animaziozko film berria. (Ikusi programazio osoa, HEMEN).

Bilboko Emakumeek zuzendutako zinema erakusketan ere atzera begirakoak, solasaldiak, lantegiak, emakume zinemagileen irudia aldarrikatzeko testuak eta ilustrazioak batzen dituan erakusketa, eta topaketak izango dira. Horietan, honako beste emakumezko profesionalen ahotsak batuko dira: Andrea Jaurrieta, Ana Hormaetxea, Izibene Oñederra, Begoña Vicario, Nuria Vidal, Paula Iglesias, Mabel Lozano, Vicenta Alonso de la Cruz eta hasierako ekitaldia gidatuko duen Nagore Cenizo Arroyo. 27.edizioa izango den honetan, gainera, Alice Guy zinemagilearen jaiotzaren 150. urteurrena ospatuko dute.

Era berean, Silvia Munt zinema, antzerki eta telebistako zuzendari eta aktoreak jasoko du 2023ko Simone de Beauvoir saria, jorratutako diziplina bietan izandako ibilbide zinematografiko bikaina eskertzeko.

Mostra urriaren 16tik 31ra bitartean egingo ospatuko da Bilboko hainbat gunetan -BBK Aretoan, BilbaoArtenGolem Alhondigan eta Bizkaiko Batzar Nagusien  Aretoan- eta astebete geroago Bizkaiko Basauri, Portugalete eta Bermeo herrietara ere zabalduko da.

Xehetasun gehiago, hemen.