Lau film luze eta laburrei eskanitako emanaldi bat hartuko ditu FAS Zineklubaren egitarauak urrian. Ohi bezala, Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak, 19:45ean hasita.
Bilbotarrek ondo lotuta izan ohi dute astearte iluntzeetako plana. Fas Zineklubaren ekarpenari esker, zinemaz gozatzeko hitzordua dute hirian, Indautxuko erdigunean kokatutako aretora hurbildu eta zirkuitu komertzialetan tokirik izaten ez duten filmak ikustekoa, hain zuzen ere.
2020ko ikasturtetik, ginera, zinemazaleek zaharberritutako aretoa dute etxe, izan ere, pandemiaren eraginez hilabete luzez itxita izan eta erreformak egiteko baliatu zuten arduradunek. 164 eserleku ditu orain egoitza berriak.
Lau film luze eta laburrei eskanitako emanaldi bat hartuko ditu bere gain urriko programazioak:
- URRIAK 3 | Suzhou River (Lou Ye, 2000) + KORTeN!: Angst (Maria Corral, 2022)
- URRIAK 10 | Mes petits amoureuses (Jean Eustache, 1974)
- URRIAK 17 | Misión a Marte (Amat Vallmajor del Pozo, 2022) + KORTeN!: Como mejorar tu tirada de bolos (Lorenzo Damian Garcia, 2022)
- URRIAK 24 | KORTeN! X saio berezia : Johnny By Night, Sara Diez Garcia (21′); Hirugarren koadernoa, Lur Oizaola (21′); Anti-Natura, Brenan Duarte (22′); Camila Hunk, Toño Perez (35′)
- URRIAK 31 | O Trio em Mi Bemol (Rita Azevedo Gomes, 2022)