Gaurtik aurrera, 71. edizioaren baitako sailetan erakutsi dituzten filmak Golem Alhondigan eta Golem Baionan filmak pantailaratuko dituzte. Urriaren 8ra arte eta 6ra bitartean luzatuko da eskaintza, hurrenez hurren.
Donostia Zinemaldia bukatu berritan, 71. edizioan programatu dituzten hainbat film ikusgai izango dira Bilboko Golem Alhondiga eta Iruñeko Golem Baiona zinema aretoetan. Sail ofizialean Urrezko Maskorraren lehian izan diren ekoizpenak, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko hautagai izan diren perlak, zinemagile hasiberrien lehen filmak, eta noski, etxeko txikienenei zuzendutakoak. Izan ere, asteburuan, goizetan, haurrentzako emanaldi bereziak izango ditu egitasmoak, Bilbon.
Golem Alhondigan egingo dituzten saioetara bertaratzeko sarrera orokorrak 5 euro balio du (4 euro, AZ txartelarekin), aldiz, Golem Baionara bertaratu nahi dutenek 3,5 euro ordaindu beharko dute.
Jarraian duzue egitaraua:
Urriak 2:
- Golem Alhondigan, 18:00etan: Un amor (Isabel Coixet)
- Golem Baionan, 19:30ean: Le successeur (Xavier Legrand)
Urriak 3:
- Golem Alhondigan, 19:00etan: Carefree Days (Liang Ming)
- Golem Baionan, 19:30ean: O corno (Jaione Camborda)
Urriak 4:
- Golem Alhondigan, 19:00etan: Io capitano (Matteo Garrone)
- Golem Baionan, 19:30ean: Fallen Leaves (Aki Kaurismäki)
Urriak 5:
- Golem Alhondigan, 19:00etan: Perfect Days (Wim Wenders)
- Golem Baionan, 19:30ean: Puan (María Alché eta Benjamín Naishtat)
Urriak 6:
- Golem Alhondigan, 19:00etan: Anatomie d’un chute (Justine Treit)
- Golem Baionan, 19:30ean: The Zone of Interest (Jonathan Glazer)
Urriak 7:
- Golem Alhondigan, 12:00etan: Superheroien familia (Rasmus A. Sivertsen)
- Golem Alhondigan, 1800etan: Un silence (Joachim Lafosse)
- Golem Alhondigan, 20:00etan: Un métier sérieux (Thomas Lilti)
Urriak 8:
- Golem Alhondigan, 12:00etan: Ilargirantz (Ali Samadi Ahadi)
- Golem Alhondigan, 1800etan: La memoria infinita (Maite Alberdi)
- Golem Alhondigan, 20:00etan: Puan (María Alché eta Benjamín Naishtat)