Donostia Zinemaldiak 71. edizioa ospatuko du aurtengoan, sendo eta arrakastatsu, 70. urteurrenaren itzal handiari aurre eginda.
ZINEAn ere indar berezia jarriko dugu aurten ekimenaren jarraipena egiteko. Ohiko eduki, albiste eta kritikez gain, orain ere bideo kronikak egingo baititugu egunero.
Lan horretan, Urko Ortega zinemagile azpeitiarra izango dugu bidelagun: Zein iritsi da? Zer gertatu da? Zein film ez duzue galdu behar?… Galdera guzti hauei (eta askoz gehiagori!) emango die erantzuna egunero, irailaren 22tik 30era.
Hain zuzen ere, hilaren 30eko bideo-kronika duzue honakoa, azken egunekoa: ‘THE KILLER’ filma ikusi du, 2023ko pelikula sorpresa izan dena, prentsa aretoan izan da eta Kursaala nola jasotzen ari diren ere erakutsi digu, barru-barruraino sartuz. Gainera, amaierako galara sartzea lortu du.