Zuzendariak: Bertha Gaztelumendi, Rosa Zufia

Urtea: 2023

Herrialdea: Euskal Herria

Saila: EUSKAL ZINEMAREN GALA

Hainbat belaunalditako euskal emakume zinemagileen obran urperatu dira Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufía ARNASA BETEAN. EMAKUME ZINEMAGILEAK lan dokumental-poetikoan. Erreferentziak gutxi eta nekez, baina erreferenteak franko izan ditugulako beti.

Euskal zinemagintzaren goraldia nabarmentzen daramagu urtetxo batzuk. Ondo dago hori; bagara eta bagaude, eta ospatzea dagokigu. Baina foku zabalegia izanagatik, lausotu samar gelditu da, akaso, emakumeek industria honetan jokatu duten rola. Hemen ere, gizarteko beste hainbat arlotan bezala, alboratuak izan dira. Muga, traba eta iritzien gainetik ekitea erabaki zuten horiek “biriketatik” egin dute urteotan zinema, hau da, beraien arnasa eta gorputzarekin, apenas babesik jaso gabe.

Eta orain, bukatu da entzungorra, eta euskal zinemagileak protagonista dituen eta gaiaren ikuspegi unibertsala lantzen duen errelatoa osatzen ospatu nahi izan dute zuzendariek. Emakumezko hiru urpekarik gidatu egingo dute ikuslea; beren filmen gaietatik, euren begiradatik, ametsetatik, aurrera ateratzeko ahaleginengatik eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egindako ekarpenetik.

Maria Elorza, Maider Oleaga, Arantxa Echevarria, Mireia Gabilondo, Lara Izagirre, Alauda Ruiz de Azua, Ana Diez, Estibaliz Urresola, Leire Apellaniz, Iratxe Fresneda, Helena Taberna, Yannick Bellon, Isabel Herguera, Bego Vicario, Izibene Oñederra, Ana Murugarren, Marina Lameiro, Mirentxu Loyarte, Arantza Santesteban, Maddi Barber eta Maite Ruiz de Austri. Eta azaltzen ez direnak. 

Izan zirenak, egun direnak eta izango direnak. Zuentzat, begirunea eta eskertza.