Donostia Zinemaldiak 71. edizioa ospatuko du aurtengoan, sendo eta arrakastatsu, 70. urteurrenaren itzal handiari aurre eginda.

ZINEAn ere indar berezia jarriko dugu aurten ekimenaren jarraipena egiteko. Ohiko eduki, albiste eta kritikez gainera, orain ere bideo kronikak egingo baititugu egunero.

Lan horretan, Urko Ortega zinemagile azpeitiarra izango dugu bidelagun: Zein iritsi da? Zer gertatu da? Zein film ez duzue galdu behar?… Galdera guzti hauei (eta askoz gehiagori!) emango die erantzuna egunero, irailaren 22tik 30ra.

Hain zuzen ere, hilaren 25eko bideo-kronika duzue honakoa: ‘UN SILENCE’, ‘IO CAPITANO’, ‘BLONDI’ eta ‘ACHILLES’ ikusi eta komentatu ditu. Gainera, Kursaal jauregia barrutik nolakoa den erakutsi digu. Gainera, Kursaal jauregia barrutik nolakoa den erakutsi digu, eta aktoreen iritsieraren zain izan da. Agurtu al ditu?