Donostia Zinemaldiak 71. edizioa ospatuko du aurtengoan, sendo eta arrakastatsu, 70. urteurrenaren itzal handiari aurre eginda.

ZINEAn ere indar berezia jarriko dugu aurten ekimenaren jarraipena egiteko. Ohiko eduki, albiste eta kritikez gainera, orain ere bideo kronikak egingo baititugu egunero.

Lan horretan, Urko Ortega zinemagile azpeitiarra izango dugu bidelagun: Zein iritsi da? Zer gertatu da? Zein film ez duzue galdu behar?… Galdera guzti hauei (eta askoz gehiagori!) emango die erantzuna egunero, irailaren 22tik 30ra.

Hain zuzen ere, hilaren 24ko bideo-kronika duzue honakoa: ‘HEROICO’, ‘ANATOMIE D’UNE CHUTE’, ‘EX HUSBANDS’, ‘ROSALIE’ ikusi ditu, eta lo falta ere nabaritzen hasi dela aitortu digu.

https://youtu.be/k4FNfCTVZFQ