Zuzendaria: Yesim Ustaoglu
Urtea: 2008
Iraupena: 109 min.
Herrialdea: Turkia
Generoa: Drama | Familia
Gau batean, 40 urteren bueltako Istanbulgo hiru anai-arrebek dei bat jasoko dute, haien ama Turkiako Itsaso Beltzaren Mendebaldeko kostaldeko etxetik desagertu dela esanez. Desberdintasunak alde batera utzita, hirurek bat egingo dute haren bilaketan, baina gatazkak berehala berpiztuko dira… Pandoraren kutxako sekretuak bezala.
Pandora’s Box filmari esker, Yesim Ustaoglu zuzendaria Donostia Zinemaldiaren sari gorena den Urrezko Maskorra irabazten zuen historiako lehen emakumezkoa bilakatu zen. Filmaren protagonista nagusia den Tsilla Chelton aktore frantziarra saritu zuen edizio hartako palmaresak, emakumezko aktori onenari eskainitako Zilarrezko Maskorraren bidez.