Telefono mugikorrekin sortutako 19 film labur aurkeztu dira aurrenekoz antolatu duten lehiaketara. Finalistek 6.000 eta 4.000 euroko sari bana jaso ditzakete, 71. Donostia Zinemaldiaren baitan.
Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bitartez, helburua Euskal Herriko gertuko produktua zinemaren bidez zabaltzea helburu duen egitasmoa jarri du 2023an martxan. Eusko Label mikrofilm laburren lehiaketa izenpean, “gure nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren munduko jasangarritasunarekin lotutako guztia sustatzea eta ezagutaraztea” izango ditu erronka. Lehen sektorearekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoaren parte da jaio berri den ekimena.
Gehienez hiru minutuko iraupena duten eta telefono mugikorrekin sortutako obrak galdegin ditu Donostia Zinemaldiak aurten abiatutako lehiaketarako, eta 19 obra aurkeztu dira deialdira. Horietatik, hautaketa-batzordeak 6 aukeratu ditu.
Jarraian dituzue:
- 12 SAIHETS (Amaia San Sebastian)
- BESTE ERA BATZUK (Nestor Urbieta Goenaga)
- EL MÁS BUSCADO (Alex Alonso eta Alessandro Meli)
- LABEL DISKO (Maddi Arzallus)
- LATXA (Mikel Urretabizkaia)
- SOROBORDA (Paolo Tizón)
Finalistek bi Eusko Label sari jasotzeko aukera izango dute: batetik, 6.000 euroko lehen saria jasoko du film labur onenak, bestetik, 4.000 euroko bigarren saria banatuko dute. Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzak berariaz eratutako epaimahai batek ebatziko ditu: Frédéric Boyerr, Anuska Ezkurra eta Roberto Ruiz. Bi film labur irabazleak Zinemaldiaren esparruan proiektatuko dituzte dira, eta aitortzak irailaren 30ean (larunbata) Kursaal Auditoriumean egingo den amaiera-galan banatuko dira.