Jeanne du Barry (Maïwenn)

Drama | Biografikoa | XVII. mendea

Jeannek, kultura eta bizi grin handiko langile klaseko gazteak, bere adimena eta erakargarritasuna erabiliko ditu eskala sozialeko mailak banan-banan igotzeko. Hala, Luis XV.a erregearen kortesana kuttuna bilakatuko da, bizitzeko gogoa berreskuratzen lagunduko diona. Bikotea sutsuki maiteminduko da elkar, itxura eta etiketa guztien aurka, Jeanne Versaillesera joan eta bertako gortea eskandalizatu arte.

2022 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Irekiera Filma

.

.

The Survivor (Barry Levinson)

Drama | Holokaustoa

Bigarren Mundu Gerraren ostekoak. Harry Haft kontzentrazio esparruetan bere kideen aurka borrokatzen biziratutea lortu zuen boxeolaria da, zeina, oroitzapenek eta erruak jota, boxeoaren izarren aurkako goi-mailako borrokak erabiltzen saiatzen den bere lehen maitasuna izandakoa berriro aurkitzeko.

Hans Zimmer musikari eta konpositore ezagunak osatu du filmaren soinu banda.

.

.

Strays (Josh Greenbaum)

Komedia | Ekintza

Reggie, border terrier xalo eta baikorra, hiriko kale gupidagabeetan abandonatuko du Doug jabeak, nahiz eta erabat sinetsita dagoen dena gaizki-ulertu bat izan dela eta bere bizi-lagun maitatuak ez liokeela sekula bizkar egingo. Baina, bere askatasuna maite duen eta jabea izatea galtzaileena dela uste duen Bug izeneko  Boston terrier zakur alderrai eta berritsu batekin topo egiten duenean, Reggie konturatuko da harreman toxiko batean murgilduta bizi zela, eta Doug benetan den bezala ikusten hasiko da: tipo mesprezagarri eta bihozgabe bat.

 .

 .

Carajita (Ulises Porra, Silvina Schnicer)

Drama

Sarak eta haren haurtzain Yarisak harreman estu-estua dute, gizarte-maila alde batera utzita: ama-alaben antzekoak dira biak, baina, halako batean, istripu bat gertatu eta ezerk bereiziko ez zituelako lilurakeria xaloa arriskuan egongo da.

2023 | Platino sariak: Emakumezko aktore onenaren sarirako hautagai

2022 | Santanderreko Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala

2021 | SSIFF – Donostia Zinemaldia: Kutxabank – New Directors saria

2021 | Mar de Platako Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala

.

 .

La voz del sol (Carol Polakoff)

Drama | 60ko hamarkada

Maruja eta Manolo senar-emazteek Espainiatik ihes egin behar izan zuten Gerra Zibilaren ondorioz. Parisen bizi dira ordutik, baina inoiz ez dute beren iragana eta erbestera eraman zituzten arrazoiak atzean uztea lortu. AEBko enbaxadore batentzat eta bere familiarentzat lan egiten dute. Bilera sozialez jota daude etxekoak, eta, beraz, Alan gazteena Marujak eta Manolok hazi dute.

Egun batea, Marujak bere azken uda izan daitekeela jakingo du, eta horrek bere iragana aurrez aurre jartzera eta bere jatorrira itzultzera bultzatuko du…

.

.

Amigos hasta la muerte (Javier Veiga)

Komedia | Drama | Adiskidetasuna

Maria, Nacho eta Suso bizitza osoko hiru lagun dira. Elkarrekin gauza asko partekatu dituzte, agian gehiegi… Bat-batean, haietako biri hirugarrena hiltzear dela kudeatzea egokituko zaien arte. Baina, lehenago, asko geratzen zaie elkarrekin bizitzeko: planak, promesak, gaitzespenak, barreak, adiskidetzeak, oroitzapenak, barre gehiago, malkoren bat eta agian agerian uzteko ordua iritsi den zerbait.

2023 | Alacanteko Nazioarteko Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala

2023 | Santanderko Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala

.

.

Operation Napoleon (Óskar Thór Axelsson)

Thrillerra

Abokatu bat nazioarteko konspirazio batean nahastuta aurkituko da, egin ez duen hilketa baten erruduntasuna leporatuko diotenean. Bizirik irauteko aukera bakarra, Islandiako glaziarrik handienean aurkituriko Bigarren Mundu Gerrako hegazkin alemaniar zahar baten sekretua aurkitzea da.

.

.

The Road Dance (Richie Adams)

Drama

Neska gazte bat Erresuma Batuko Hebrida Uharteetan bizi da, Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan. Kostalde ondoan, isolamendu ia osoan, daraman bizitza gogorrak bira dramatikoa emango du tragedia izugarri bat gertatzen zaionean.

.

.

Flora and Son (John Carney)

Drama | Komedia | Musikala

Florak, ama ezkongabeak, ez daki zer egin Maxekin, bere seme nerabe errebeldearekin. Poliziak denbora-pasa bat bilatzera animatuta, gitarra akustiko zaharkitu bat erosiko dio. Behera etorritako Los Angelesko musikari baten laguntzaz, Florak eta Maxek musikaren ahalmen eraldatzailea deskubritzen dute.

 .

 .

Tregua(s) (Mario Hernandez)

Romance | Drama | Komedia

Ara eta Edu maitaleak dira duela hamarkada batetik, aktore eta gidoilari hasiberriak zirenetik. Bere harreman ofizialez harago, beti aurkitzen dute elkarrekin egoteko une bat, oasi bat beren bizitzetan.

2023 | Malagako Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala

2023 | IBICINE – Ibizako Nazioarteko Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala

2023 | Alacanteko Nazioarteko Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala

2022 | Cannesko Zinema Jaialdia: Marche du Film