Donostia Zinemaldiaren 71. edizioko programazio ofizialeko sei film dira Agenda 2030 Euskadi Basque Country saria jasotzeko hautagaiak. Sari horrek jasangarritasunaren eta elkartasunaren balioak hobekien islatzen dituen filma aintzatetsiko du, Greta Fernandez eta Loreto Mauleon aktoreek eta Asier Aranbarri Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialaren zuzendariak emandako epaiari lotuta.

Nazio Batuen 2030 Agendak bultzatzen dituen Garapen Jasangarrirako Helburuen enblema nagusi gisa aurkeztu dute Agenda 2023 Euskadi Basque Country aintzatespena, eta jasangarritasunaren eta elkartasunaren balioak goratzea du helburu. Horretarako, Greta Fernandez aktore katalanak, Loreto Mauleon euskal antzezleak (Platino bat eta Feroz bat Patrian egindako lanagatik) eta Asier Aranbarri Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialeko zuzendariak ebatziko dute horiek hobekien ordezkatzen dituen lana

Hain zuzen, Donostia Zinemaldiaren 71. edizioko programazio ofizialeko sei film dira Agenda 2030 Euskadi Basque Country saria jasotzeko hautagaiak:

  • All Dirt Roads Taste of Salt  – SAIL OFIZIALA
  • The Royal Hotel – SAIL OFIZIALA
  • Aku wa Sonzai Shinai / Evil Does Not Exist – PERLAK
  • Io Capitano / I’m Captain – PERLAK  
  • Bâtiment 5 / Les Indésirables – PERLAK
  • The Zone of Interest – PERLAK

Saria, 20.000 eurokoa, film irabazlearen ekoizle nagusiari entregatuko zaio irailaren 28an, 19:00etan, Tabakalerako Prisman egingo den ekitaldi batean.

Xehetasun gehiago, HEMEN.