Txinan, Indian eta Taiwanen errodaturiko eta zinema protagonista duten 3 istorio bilduko ditu Nafarroako Filmotekak atonduriko Ekialdeko Metazinema zikloak. Irailaren 6an abiatu zuten, eta hilaren 14an eta 20an izango ditu hurrengo emanaldiak.

Zinemen historia, filmak proiektatzeko aretoena, aberatsa eta bitxia izan da ekialde urrunean. Zinematografoak Asiako zinema bezala ezagutzen den horretan (Iranetik Japoniaraino) izan duen sedukzioa bikaina izan da, bai ekoizpenean (India izan da 2022 urtean errealizazio zinematografiko gehien izan dituen herrialdea; Txina edota AEBren aurretik), bai erakustaldian, non zinema-aretoetako edukierak ehunka edo milaka zenbatzen diren, aretoak beteta ikusten baitira.

Zinema, beraz, Asia ekialdeko milioika biztanleren artean duten esperientzia izan da, eta filmak hiri, herri eta herrixka urrunetan ikusi ahal izan dituzte, askotan zinema ibiltariaren ahalegin ugariei esker. Zineak ere jaso ditu esperientzia horiek, bere “Cinema paradiso” partikularretan. Bada, metazinema horren hiru adibide bildumatu dituzte Nafarroako Filmategiko programazio arduradunek, “ikusleekin eta zinemaren familiako kideekin enpatizatzeko”.

Iragan asteazkenean eman zioten hasiera emanaldi sortari, La ultima pelicula (India, 2021) filmaren proiekzioarekin, eta datorren irailaren 14an -. Good Bye, Dragon Inn (Taiwan, 2003)- eta 20an –Un segundo (Txina, 2020)- izango du jarraipena mostrak.

Xehetasun gehiago, hemen.