Mundu osoko zinemagile eta antzezleek berretsi egin dute Zinemaldiaren 71. edizioan izango direla. Gaur aurkeztu dituzte xehetasunak, tartean, Hayao Miyazakik birtuaki jasoko duela hirugarren Donostia Saria.
Mundu osoko zinemagile eta antzezleek berretsi egin dute Zinemaldiaren 71. edizioan izango direla. Juliette Binoche, Gabriel Byrne, François Cluzet, Emmanuelle Devos, Griffin Dunne, Aidan Gillen, Mads Mikkelsen, James Norton eta Dominic West euren filmak erakustera etorriko dira Donostiara eta Zinemaldiaren galetan parte hartuko dute.
Halaber, Víctor Ericeren (Donostia Saria jasoko du irailaren 29an) eta Javier Bardemen (SAG-AFTRA Estatu Batuetako Aktoreen Sindikatuak deitutako greba dela-eta, datorren edizioan jasoko du) aintzatespenez gain, Zinemaldiak Hayao Miyazaki animazioaren maisu japoniarraren ibilbidea ere sarituko du (Miyazaki da inaugurazio-filmaren zuzendaria). Zuzendaria, ordea, ez da jaialdira bertaratuko eta birtualki jasoko du Donostia Saria inaugurazio-galan.
Horiez gain, gaur egungo zinematografiaren zinemagilerik esanguratsuenetako beste izango dira Donostian: Maite Alberdi (La memoria infinita, Perlak), J. A. Bayona (La sociedad de la nieve, Perlak), Robin Campillo (L’île rouge, Sección Oficial), Isabel Coixet (Un amor, Sección Oficial), Michel Franco (Memory, Perlak), Mateo Garrone (Io Capitano, Perlak), Craig Gillespie (Dumb Money, Perlak), Jonathan Glazer (The Zone of Interest, Perlak), Kitty Green (The Royal Hotel, Sección Oficial), Todd Haynes (May December, Perlak), Tran Anh Hung (La passion de Dodin Bouffant, Culinary Zinema), Tatiana Huezo (El eco, Horizontes Latinos), Ladj Ly (Bâtiment 5, Perlak), James Marsh (Dance First, Sail Ofiziala), Cristi Puiu (MMXX, Sail Ofiziala), Valeria Sarmiento (El realismo socialista, Klasikoak), Justine Triet (Anatomie d’un chute, Perlak), eta Fernando Trueba eta Javier Mariscal (They Shot the Piano Player, Sail Ofiziala).
(HEMEN ikus dezakezue gonbidatuen zerrenda, sailez sail)
Epaimahai desberdinak osatuko dituzten profesionalak
Sail Ofizialeko epaimahaiburua Claire Denis zuzendari frantsesa izango da, eta harekin batera honakoak izango dira: Fan Bingbing aktore txinatarra; Cristina Gallego ekoizle, zuzendari eta aktore kolonbiarra; Brigitte Lacombe argazkilari frantsesa; Robert Lantos ekoizle; Vicky Luengo aktore espainiarra eta Christian Petzold zinemagile alemaniarra.
Kutxabank-New Directors Sariaren Epaimahaia: Emily Morgan (Epaimahaiburua); Ricardo Aldarondo; Christian Jeune; Juanita Onzaga; Elisa Fernanda Pirir.
Horizontes Sariaren Epaimahaia: David Hurst (Epaimahaiburua); Manuela Martelli; Elisa McCausland.
Zabaltegi-Tabakalera Sariaren Epaimahaia: Fiorella Moretti (Epaimahaiburua); Cecilia Barrionuevo.
Euskal Zinemaren Irizar Sariaren Epaimahaia: Telmo Irureta (Epaimahaiburua); Mikele Landa; Kristina Zorita.
Nest The Mediapro Studio Sariaren Epaimahaia: Lila Avilés (Epaimahaiburua).
Culinary Zinema Film Onenaren Sariaren Epaimahaia: Rafael Tonón, Irma Aguilar, Jose Mari Goenaga.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren Proiektu Onenaren Sariaren Epaimahaia: Frédéric Cornet; Izaskun Arandia; Maru Garzón.
71. edizioko sarrera-salmenta eta programazioa
Programazioa Zinemaldiaren webgunean eta komunikabideetan argitaratuko da astelehenean, hilaren 11n. Irailaren 13tik aurrera, Film guztien gidak salduko dira Zinemaldiaren bulegoan (Tabakalera eraikineko bigarren solairuan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara, 2,20 euroren truke). Irailaren 16tik (larunbata) Zinemaldiak Kursaalen gaitzen duen informazio-puntuan egongo da eskuragarri (16tik 21era 9:00etatik 20:00etara eta 22tik 30era 8:30etik 22:00etara irekita).
Sarreren salmenta orokorra hilaren 17an hasiko da, 9:00etan. Egun horretan, Zinemaldiaren lehen hiru egunetarako sarrerak erosi ahalko dira (ostirala 22, larunbata 23 eta igandea 24); hilaren 18an (astelehena) hilaren 25ekoak (astelehena), 26koak (asteartea) eta 27koak (asteazkena) erosi ahalko dira, aurreko egunetako sarrera eskuragarriez gain; azkenik, hilaren 19an (asteartea) 28koak (osteguna), 29koak (ostirala) eta 30ekoak (larunbata), baita hurrengo saioetakoak ere.
Xehetasun gehiago, HEMEN.