Donostia Zinemaldiak inbertitzaile sortzaileen bigarren topaketa egingo du irailaren 26tik 28ra, ‘Spanish Screenings: Financing and Tech’ delakoaren abaroan. Amblin Partners, Blueprint Pictures, Goodfellas, HBO, Hulu, Infinity Hill, Killer Films, MK2, MUBI, Neon eta Netflix taldeetako ordezkarien presentzia izango du, besteak beste.

Ekitaldia industria-akreditazioa duten pertsonei soilik egongo da irekita, eta gai hauei buruz eztabaidatuko da: Estatu Batuetako industriaren ingurune aldakorrean sor litezkeen aukerak; ikus-entzunezkoen balio-katearen mundu-joerak; plataforma liderren panorama globala; konpainia ekoizle independenteek aurre egin beharreko erronkak; nazioarteko merkatuaren egoera espainierazko edukietarako; koproduzitzeko modu berriei esker nola indartu; eta industria nola prestatzen ari den sektoreak bilakaera izaten eta ikus-entzuleekin hobeto konektatzen jarrai dezan. Gainera, networkingeko saio bat antolatuko da egunero Konferentzian parte hartuko duten nazioarteko exekutiboen eta Espainiako ekoizleen artean.

Aipaturiko ekintza desberdinak 26an eta 27an izango dira, 10:00etatik 14:00etara, Tabakaleran. Era berean, bertaratuek Zinemaldia & Technology jardunaldian eta irailaren 28ko Zinemaldia Startup Challenge lehiaketan parte hartzeko aukera ere izango dute.

Egitarau osoa irailaren 11n argitaratuko da Zinemaldiaren webgunean.

Spanish Screenings: Financing & Tech

Spanish Screenings XXL delakoaren lau ardatzetako bat da Spanish Screenings: Financing & Tech, honako hauekin batera: Spanish Screenings Content (Málagako Jaialdia), Spanish Screenings On Tour eta Spanish Screenings 360; urte osoan aktibo dauden ekintzen programa bat da, PLATFO negozio eta sustapenerako plataformaren sorkuntza ere barne hartzen duena. Baita ‘Spanish Screenings 360. The Podcast’ ere, audio-plataforma nagusietan eta Youtuben eskuragarri dagoena.

Ekimena, azken batean, Espainian ekoitzitako edukien ikus-entzunezko merkatu bat sortzean datza, elkarri eragiteko eta negoziorako testuinguru batean proiektu berriak trukatzea eta sortzea errazteaz gain, Espainiako ikus-entzunezko industriaren balio-katea indartzen lagunduko duena.

Xehetasun gehiago, HEMEN.