Zuzendaria: Itsaso Arana

Urtea: 2023

Iraupena: 85 min.

Herrialdea: Espainia

Generoa: Drama

Emakume talde bat astebetez Nistal de la Vegako (Leon, Gaztela)  XVII. mendeko errota zahar batean elkartuko da, antzezlan baten entseguak egiteko. Denetariko elkarrizketak sortuko dira giro horretan, hamaika gairi buruzkoak: adiskidetasuna, antzerkia, maitasuna, zurztasuna, heriotza… horiei guztiei buruzko ezagutzak trukatuko dituzte, partekatzea hobera egiteko gakoa izango delako itxaropen ezkutuarekin.

Udako ipuin bat da: printzeak, zaldiak, apoak, sutzar bat, festa bat, ibai bat, gutun ugari eta are printze despistatu bat. Eta hori gorpuzteko, boskote protagonista distiratsua, Barbara Lenniek, Irene Escolarrek, Itziar Manerok, Helena Ezquerrol eta Itsaso Arana zuzendariak osaturikoa.