Zinema-aretoek Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko laguntzen deialdiaren bigarren ebazpenaren berri eman du Zineuskadi Elkarteak. Guztira, 105.000 euro banatu ditu, gehienez hiru pantaila dituzten (78.500€) eta hiru pantaila baino gehiago (26.500€) dituzten aretoen artean banatuta.
2023ko uztailaren 1ean abiatu zuen Zineuskadik zinema-aretoek Europako Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko diru-laguntzen deialdia, eta dagoeneko lehenengo ebazpenaren berri eman du. Elkartearen webgunean jarri dute kontsultagai onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrenda; orotara, 105.000 euroko finantzaketa zehaztu dute lehen ebazpen honetan.
Finkatutako oinarriei jarraiki, jasotako eskaerak eta dokumentazio guztia aztertu eta gero, Zineuskadi elkarteko kideek aurkeztutako proposamenak aztertu eta ebaluatu dituzte. Zineuskadi Elkarteko Zuzendaritza Batzordeari aurkeztu zitzaion laguntzen banaketa proposamena, presidenteak laguntzak banatzeko dagokion akordioaren berri eman eta horien zerrenda argitara zezan.
Bi modalitatetan banatu dute laguntza: A modalitatean, gehienez hiru pantaila dituzten aretoek izan dute babesa jasotzeko aukera (guztira 78.500 euro); B modalitatean, aldiz, hiru pantaila baino gehiago dituzten eskabideak sailkatu dituzte (guztira 26.500 euro banatu dizkiete horiei).
Kontsultatu akordioaren berri ematen duen eta, beraz, areto onuradunak jasotzen dituen zerrenda, hemen.