Basque. Audiovisual. markaren aterkipean eta euskal irrati-telebista publikoak gidatuta, euskal ikus-entzunezkoen sektoreak stand partekatuak dituen abantailez eta deskontuez baliatzeko aukera izango du. Cannesek urriaren 16tik 19ra bitartean hartuko du koprodukzio eta entretenimendu edukien nazioarteko merkaturik handiena.
Cannesko Palais des Festivals ospetsuan egiten duten ikus-entzunezko profesionalentzako hitzordu jendetsua izan ohi da urtero MIPCOM merkatuaren baitakoa. Bilerak, aurkezpenak eta aurrez-aurreko hartu-emanak egiten dituzte bertan eta euskal ekoiztetxeen lagin nabarmenak parte hartzen du horietan.
Bada, urriaren 16tik 19ra bitartean ospatuko da aurtengo hitzordua, EiTBrena izango da euskal ikus-entzunezkoen presentzia gidatzeko ardura: Hala, Basque. Audiovisual. markaren aterkipean, lurraldeko ekoizpenen “kalitatea eta aniztasuna ezagutarazteko eta mundu osoko profesionalekin harremanak eta aliantzak ezartzeko” aukera egongo da bertan. Izan ere, stand partekatuak dituen abantailez eta deskontuez baliatu ahalko dira izena ematen duten ekoiztetxeak, koprodukzio eta entretenimendu edukien nazioarteko merkaturik handienean.
Parte hartzeko, klikatu HEMEN.