SGAE Fundazioak, EAEn duen ordezkaritzaren bitartez, sormen-dokumentalen sorkuntza sustatzeko helburua duen GazteDoku 2023 deialdia iragarri du. Sare sozialen erabilera ardatz dituzten sormen-dokumentalak galdegin dituzte, abenduaren 15era arte aurkez daitezkenak.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren zinemagileei dago zuzenduta, baina parte hartzeko ondoko baldintza zehatzak bete beharko dituzte: 35 urte baino gutxiago edukitzea eta SGAEko bazkide izatea (edo bazkide izateko prozesuan egotea). Era berean, gaur egungo sare sozialen erabilera ardatz dituzten sormen-lanak izango dira lehiaketaren oinarria, eta horiek 30 minutura artekoak izan beharko dira, gaztelaniaz edota euskaraz errodatutakoak. Hala ez bada, bi hizkuntzotako batean azpitituluak txertatzea ezinbestekoa da.
Uztailaren 13an zabaldu zuten dute izen-emate deialdia, eta 2023ko abenduaren 15era arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Horretarako, eskatzaileek parte-hartze fitxa telematikoki bidali beharko dute, dokumentalaren fitxa tekniko artistikoarekin batera. Obrak, aldiz, korreo elektroniko bidez jasoko dituzte, mzubimendi@fundacionsgae.org helbidean.
Sariak
Hiru lan aitortuko dituzte GazteDoku 2023 deialdian. Dokumental onenaren zuzendariak 2.000 euro jasoko ditu opari; bigarren sorkuntza onenaren zuzendariak 1.000 euro; hirugarrenak 500 euro. Gainera, hiru ekoizpen irabazleak Euskal Herriko areto batean proiektatuko dituztela iragarri dute, sariketaren amaiera-ekitaldian, eta SGAE Fundazioaren mendeko Espainiako lurraldeko beste areto batzuetan birprogramatu ahal izango dira, lehen proiekziotik hasi eta hurrengo sei hilabeteetan.
GazteDoku 2023 deialdiari buruzko informazio osagarria, HEMEN.