Abentura erraldoia (Eduardo Schuldt)
Animazioa | Ekintza | Txikientzat
Sebastian, Sophia eta Wawa txikiaren istorioa kontatzen du. Ustekabeko eta aparteko bidaia bati ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagun batera eramango dituena.
Zinema Euskaraz programari esker, filma euskaraz estreinatuko da Hego Euskal Herriko zenbait aretoetan.
.
.
Walk Up (Hong Sang-soo)
Drama
Adin ertaineko zinema-zuzendari batek, alaba hainbat urtez ikusi gabe egon ondoren, harekin bisitatuko du barne-diseinatzaile baten eraikin bat. Alabak ere barne-diseinua ikasi nahi duelako joan dira bertara. Diseinatzaileak solairuz solairu erakutsiko dizkie egin dituen berrikuntza guztiak. Hirurak solairu guztietako gela guztietan sartuko dira, begiratu bat ematera.
Filma horrela hasten da, eta horren ondoren, berriro behetik hasi eta solairuz solairu igoko gara…
2022 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
.
Teenage Mutant Ninja Turtles: Mutant Mayhem (Jeff Rowe, Kyler Spears)
Animazioa
Urteak giza mundutik aldenduta igaro ondoren, dortoka anaiek ekintza heroikoak burutuz New Yorkeko biztanleen bihotza irabazteko planari ekingo diote, bizikide normaltzat hartuak izango direnaren esperantzan. April O’Neil lagunaren babesa izango dute horretarako… baina baita mutantez osaturiko gerrari talde baten kontraerasoa ere.
.
.
Las chicas están bien (Itsaso Arana)
Drama
Emakume talde bat astebetez Nistal de la Vega (Leon, Gaztela) XVII. mendeko errota zahar batean elkartuko da, antzezlan baten entseguak egiteko. Denetariko elkarrizketak sortuko dira giro horretan, hamaika gairi buruzkoak: adiskidetasuna, antzerkia, maitasuna, zurztasuna, heriotza…
Barbara Lenniek, Irene Escolarrek, Itziar Manerok, Helena Ezquerrol eta Itsaso Arana zuzendariak osatzen dute filmaren boskote protagonista.
2023 |57. Karlovy Vary Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
.
The Unlikely Pilgrimage of Harold Fry (Hettie Macdonald)
Drama | Roadmovie | Zahartzaroa
Goiz batean, Harold Fry etxetik irtengo da postontzira gutun bat botatzera. Erretiratu berritan, Haroldek lagun eta lankide zahar baten gutunari erantzun dio, ia hogei urteko isilune baten ondoren, hil zorian dagoen ospitale batean dagoela jakinarazi baitio honek. Harold gutuna bidaltzera doanean, bat-bateko bulkada batek mezua hartzaileari eskura ematera behartuko du, herrialdea mutur batetik bestera zeharkatzera eramango dion bidaian.
.
.
Fifi (Jeanne Aslan, Paul Saintillan)
Komedia | Nerabezaroa
Nancy, Frantziako ekialdean. Uda. Familiaren giro gatazkatsutik ihes egin nahian, 15 urteko Sophiek bere lagun dirudun Jaderen etxera sartzeko giltzen kopiak lortuko ditu. Hain gustura erabiltzen ari den apartamentu zabal hura uda osoan hutsik egongo zela uste zuen Sophiek, baina Stéphan –Jaderen anaia nagusia– topatuko du ezustean. Stéphanek ere, kasualitatez, han geratzea du pentsatuta. Baina etxetik bota ordez, Stéphanek atea irekita uztea erabaki eta uda espero ez zuen bezala igarotzeko gonbita egingo dio neskari.
2022 | Donostia Zinemaldia: Horizontes saria
.
.
Mi soledad tiene alas (Mario Casas)
Drama | Zinema kinkia | Nerabezaroa
Bartzelona kanpoaldean dagoen auzo apal batean, Dan (Óscar Casas) eta bere bi lagunak, Vio (Candela González) eta Reno (Farid Bechara), etorkizunean gehiegi pentsatu gabe bizi dira, festa giroan beti eta bizitza lapurreta txikien bidez ateratzen. Delitugile txikiaren itxura horren atzean, ordea, Danek talentu handiko artista bat ezkutatzen du, eta inguratzen duen mundua hautemateko bestelako sentsibilitate bat.
Ustezko bizimodu “perfektu” hori irauli egingo zaio bere aita kartzelatik irtengo denean.
.
.
No tengas miedo (Samuel Bodin)
Beldurra | Thrillerra
Peter, zortzi urtekoa, atsekabetuta bizi da bere logelako hormako kolpe misteriotsuengatik. Gurasoek behin eta berriz diote beren irudimenean baino ez daudela. Peterren beldurra, ordea, areagotuz joango da, bere gurasoak sekretu izugarri eta arriskutsu bat ezkutatzen ari direla pentsatzen hasiko den arte… Ba al dago ume batentzat bere familiaz fidatzeari uztea baino gauza beldurgarriagorik?