Jon Miranderi buruzko filma prestatzen ari da Josu Martinez zinemagilea. Tentazioa eta Gastibeltza Filmak ekoiztetxeen babesa du proiektuak.
Urtarrilaren 4an 50 urte bete ziren Jon Mirande Aipharsoro euskal idazlearen gorpua hilik aurkitu zutela, eta urteurrenarekin batera, Josu Martinez zinemagile, idazle eta komunikazioan doktorea Film bat egiteko zirriborroa dokumentala prestatzen ari dela ezagutu genuen, Parisen jaio eta hil zen egile eta pentsalariari buruzkoa.
Sinopsiak dakarrenez, XX. mendearen erdialdean, euskara goi literatura egiteko gai zela demostratu zuen Jon Mirande idazle paristarrak. Denek aitortzen diote bere garrantzia. Baina gai tabua da oraindik. Hari buruz denetarik esan da. Arrazista zela. Pedofiloa. Nazia. Pedofiloa. Inmorala. Haren gaineko berri bakoitzak, kontrako iritziak harrotzen ditu. Ez dakigu zer egin berarekin.
Hala, Tentazioa eta Gastibeltza Filmak ekoiztetxeek babestutako proiektuan, Miranderi emango dio Martinezek hitza, berak propio zuzendu eta Miel A. Elustondorekin batera idatzitako dokumentalean: “Jon Miranderi buruzko film bat egin nahi dut. Baina ez dakit nola. Agian, behingoz, berari eman behar zaio hitza”.
Joserra Senperen musikariak konposatu du soinu banda, eta Xanti Salvador arduratu da soinuaren diseinuaz. Ibai Castro Egia da argazki zuzendaria, eta Ane Antoñanzas. Mireia Gabilondo eta Katti Pochelu ekoizpen eragileak. EiTB, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kanaldude ere proiektuaren laguntzaileak dira.
Dagoeneko, gainera, Mirande: film bat egiteko zirriborroa dokumentalaren trailerra ikusgai jarri dute.