Sustatzailea: Bilboko Konpartsak
Urtea: 1971
Iraupena: 104 min.
Herrialdea: Euskal Herria
Generoa: Dokumentala
Gaur egun sinestezina dirudien arren, sasoi batean ez zegoen Bilboko Aste Nagusirik. Garai horietan, Bilbo abuztuan, denok uxatzen gintuen hiri are goibelago eta itzaltsuagoa bihurtzen zen. Frankoren diktadura luzea oso eraginkorra izan zen berun kolorea bizitzaren esparru guztietara zabaltzeko, baita jaien esparruetan ere.
Baina 1978an zerbait gertatu zen. Bizitzaren koloreak berreskuratuz, norbanako batzuek berun kolore hori estaltzeari ekin zioten. Inori baimenik eskatu gabe, erditzeek ezin baitute itxaron. Aste Nagusia ez zen bakarrik jaio; bizitzako beste askotan bezala, sorginen eta emaginen laguntza behar izan zuen erditze neketsu horretan.
Egungo Aste Nagusiaren sorrerako zirrikituak azaltzen ditu dokumentalak hainbat testigantzen bidez, protagonista eta lekuko izan ziren horien hitzen bidez: “1977tik 1983ra arteko “zirrikitu konplexu, bitxi eta emozioz beterikoak”.