Abuztuaren 1etik 13ra bitartean egin dute Gironako (Herrialde Katalanak) Cerdanya Film Festival jaialdiaren 14. edizioa, eta guztira, 7.000 ikus-entzule bildu ditu.
Ander Iriartek, beste askok bezala, aitak komisarian jasan zuena tortura izan zela susmatu zuen. Bere ustea argitu nahian, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren barruan egindako Proyecto de investigación de la tortura y malos tratos en el País Vasco entre 1960-2014 ezagutu, eta, ikerketa honek argitaratzen dituen emaitzekin ikaratuta, proiektuan parte hartu zuten mediku, psikologo, psikiatra eta abokatuekin elkartzea erabaki zuen. Haiek erakutsi zioten tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa bezalako kontzeptuak, ipar globaleko torturaren errealitatea ezagutaraziz, eta ikus-entzunezko proiektu bilakatu zuen bildutako informazioa.
Bada, Gironako Cerdanya Film Festival jaialdian lehiatu da Karpeta Urdinak lana, eta saridun itzuli da; film sozial onenaren saria eskuratu du. Abuztuaren 1etik 13ra bitartean egin dute 14. edizioa, eta inoizko harrerarik onena izan du. Guztira, 7.000 ikus-entzule bildu ditu, eta 6.000 lagunek hartu dute parte bateko zein besteko jardueretan.
KRITIKA: Karpeta Urdinak: Hemen torturatu da
Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko ZINEMIRA atalek bere gain hartutako filmetako bat izan zen Ander Iriarte oiartzuarraren dokumentala. Bizkor saldu ziren emanaldi guztietarako sarrerak, eta filmaz gozatzeko gogoz gelditu ziren herritar asko. 2022ko urrian, Gasteizen ospatutako Euskal Zinema Dokumentalaren 8. Astean programatu zuten filma, areto-bete orduan ere.
Amsterdamgo IDFAn zein Miarritzeko FIPADOC Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiko Documentaire Impact atalean lehiatu da, baita Censurados Film Festival (CFF) – Peruko Giza Eskubideen Zinemaldian ere. Azken honetan, ekitaldiko sari nagusia eskuratu du, eta Documenta Madrid – Madrilgo Dokumetalen Jaialdian Publikoaren Saria eskuratu du. 2023ko Ikus-entzunezko Argia Saria eman diote ere Karpeta Urdinak lanari, eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian erakutsi dute.