Katsuhiro Otomo, Ayumu Watanabe, Kenji Iwasawa, Mari Okada, Haruka Fujita, Naoko Yamada edota Atsuko Ishizuka sortzaileen lanak ezagutzeko aukera egongo da, urriaren 17tik azaroaren 30era bitartean, Bilboko Golem Alhondiga zinema aretoetan.
Bilboko Azkuna Zentroko Zinematekak 2023 urteari amaiera emango dion zikloa iragarri du. Fundación Japón Madrid fundazioarekin antolatuta, herrialdeko zinema garaikidean jarriko dute azpimarra. Bederatzi filmek osatuko dute egitaraua, eta horiek manga-sorkuntzaren eta animaziozko zinemaren arteko elkarrizketa bat proposatuk dute.
Urriaren 17an ekingo diote Mangatik zinemara: Japoniako zinema garaikideko zikloari, eta azaroaren 30era bitartean luzatuko da. Tartean, Japoniako ikus-entzunezkoen aberastasunaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek Bilboko Golem Alhondiga zinema aretoetan. Japonian bertan, zein mugetatik kanpo, ikusleen eta kritikarien arreta erakarri duten zinemagileen lanak pantailaratuko dituzte.
Jarraian duzue egitaraua:
- Urriak 17 (17:30ean) eta 19 (19:30ean): Akira (Katsuhiro Otomo, 1988)
- Urriak 24 (17:30ean) eta 26 (20:00etan): Kono sekai no katasumi ni (Sunao Katabuchi, 2016)
- Urriak 24 (20:00etan) eta 26 (17:30ean): Kaijū no kodomo (Ayumu Watanabe, 2019)
- Azaroak 7 (20:00etan) eta 9 (17:30ean): Maindo Gēmu (Masaaki Yuasa, 2004)
- Azaroak 7 (17:30ean) eta 9 (20:00etan): Maquia (Mari Okada, 2018)
- Azaroak 21 (20:00etan) eta 23 (17:30ean): On-Gaku (Ikaisawa Kenji, 2020)
- Azaroak 21 (17:30ean) eta 23 (19:30ean): Koe no Katachi (Naoko Yamada, 2016)
- Azaroak 28 (17:30ean) eta 30 (20:00etan): Blue Thermal (Haruka Fujita, 2022)
- Azaroak 28 (20:00etan) eta 30 (17:30ean): Nōgēmu Nōraifu Zero (Atsuko Ishizuka, 2017)
Saio bakoitzerako sarrera orokorrak 5 euroko kostua du. AZ txartela dutenek, aldiz, 4 euroan eros ditzakete.
Informazio osagarria, HEMEN.