Aurkeztu dute Zinecittà jaialdiaren 7. edizioaren irudia. Datorren irailaren 25etik 29ra ospatuko da, Bilborock aretoan.

ZINECITTÀ Bilbon zinema italiar garaikideari eskainitako ekitaldi bakarra da, Euskaditalia Italiako Hizkuntza eta Kulturaren Zentro Ofizialak asmatu eta sustatua. Ekimen aitzindaria da Estatu Espainiarrean iparraldean, eta Italiako ikus-entzunezko lanak jatorrizko bertsioan azpitituluekin proiektatzea proposatzen du.

Lehen edizioa 2016an izan zen, ingurune pribilegiatu batean (Kale Nagusiko BBK aretoa, 19) eta Italiako panorama zinematografiko gaurkotuenaren lagin bat aurkeztu zuen programazioarekin. Ordutik, ZINECITTÀk harrera bikaina izan du euskal ikusleen artean (1.200 ikusle baino gehiago edizio bakoitzeko, hiru egunetako egitarauan) eta oihartzun handia izan du komunikabideetan, bai tokiko prentsan, bai komunikabide espezializatuetan.

Era berean, ZINECITTÀk bilakaera nabarmena izan du urteetan zehar; bai antolaketari dagokionean, eta baita edukieei dagokienez. 2020ko edizioan, esaterako, ZINECITTÀk artista italiar batzuk hartzeko ohorea izan zuen: Nicola Ragone, Luigi Vitelli –Vado Verso Dove Vengo filmaren egile eta zuzendaria-, eta Pupi Avati, 2022ko azken edizioan, Maestri Atala inauguratu zuena, zinemagile italiar handienei buruzko atzera begirako monografikoa. Gainera, hainbat jarduera paralelok, hala nola koprodukzio-foroek, film laburren lehiaketa batek, flashmobek eta zinemako klase magistralek osatzen dute urtero programazio.

Bada, datorren irailaren 25etik 29ra bitartean ospatuko du hitzorduak 7. edizioa. Aurki iragarriko dituzte programazioaren inguruko xehetasun gehiago.