Zinemaldiaren estaldura informatiboa egin nahi duten komunikabideek, zein beren lana burutzeko ekitaldira gerturatu nahi duten zinema-industriako profesionalek hilaren 25era arte egin ditzakete akreditazio prozesua izapidetzeko eskaerak. Data horretatik aurrera jasotzen diren eskaerei ahalbideen arabera erantzungo dietela gogorarazi dute arduradunek.

Prentsako akreditazioak komunikabide batek (prentsa idatzia, online komunikabideak, telebistak, irratiak eta prentsa-agentziak) Zinemaldiaren jarraipena egiteko izendatutako pertsonei bakarrik ematen zaizkie. Komunikabideetako gainerako ordezkariek Zinemaldiko Gonbidatuak Kudeatzeko Sailera jo dezakete edo, Filmen edo Harreman Publikoen Sailera, sailetako bateko film baten publizisten edo ordezkarien kasuan.

Industriaren akreditazioa, aldiz, zinema-industriako profesionalentzat zuzenduriko sarrera mota da, eta Zinemaldiak antolatzen dituen industria-jarduera guztietarako sarbidea ematen du.

Biak ala biak, dagokion departamentuarekin harremanetan jarriz kudeatu daitezke, oline bidezko izapidetze -prozesu baten bidez. Prentsako eskaeren kasuan, hauek Koro Santesteban (Espainiar Estatuko hedabideek) edota Gemma Beltran (nazioartekoak) kideei zuzendutako  e-posta bidez kudeatuko dira, acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com helbidean. Gonbidatuen kasuan, invitados@sansebastianfestival.com e-postan eskatu behar dira. Akreditazioen izapide prozesua online egingo da. Dokumentazioa bidali ondoren, eskaera onartua bada, mezu bat jasoko du akreditatu gaiak formularioa betetzeko azalpenekin.

Akreditazioak izapidetzeko azken eguna abuztuaren 25a izango da. Data horretatik aurrera jasotzen diren eskaerei ahalbideen arabera erantzungo zaie.

Xehetasun gehiago: prentsa akreditazioak | industria akreditazioak