Pablo Berger bilbotarraren lehen animaziozko lana –Robot Dreams-, Victor Erice zinemagile beteranoaren itzulera suposatu duen fikzioa –Cerrar los Ojos-, eta Jaione Camborda donostiarraren bigarren film luzea –O Corno- izango dira ikusgai TIFF – Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 48. Edizioan. Irailaren 7tik 17ra ospatuko dute hitzordua.

Canneseko jaialdian mundu mailako banaketa akordioa Bergerren Robot Dreams proiektiak, eta ordutik, handik eta hemendik ari dira filma erakusten. Annecyn, esaterako, Contrechamp Sari Handia eskuratu zuen. Torontotik igaroko da irailean eta, ostean pasa ostean, Sitgesko zinema jaialdian izango du filmak hurrengo geltokia, urrian.

Filmak Dogen, Manhattanen bizi den txakur bakartiaren, bizipenak ditu oinarri. Izan ere, egun batean robot bat eraikitzea erabakiko du, bere laguna izan dadin. Bien arteko adiskidetasuna handituz joango, udako gau batean, Dogek laguna agurtu beharko duen arte.

El espíritu de la colmena (1973), eta El sur (1983) lanek eman zioten nazioartean ospea Victor Ericeri, europar zinemagintzako zinemagile garrantzitsuenen artean kokatzeraino. El sol del membrillo (1992) sortu zuen gero, eta ordutik bestelako proiektuetan murgilduta egon bada ere, bere laugarren film luzerik ez dugu ezagutu. Bada, 30 urte luze pasa dira, eta Cannesko Zinema Jaialdiko 76. edizioan aurkeztu zuen Cerrar los ojos lana, Cannes Premiere sailean.

Karrantzarrak Michel Gaztambiderekin batera idatzi du gidoia, eta Jose Coronado, Ana Torrent, María León zein Petra Martínez ditu aktore. 2012an ekingo lioke istorioak, telebista programa bat zinema zuzendari beterano batekin harremanetan jarriko denean. Bukatu gabe utzi zuen bere bigarren film luzea hizketagai dutela, sortzaileari iraganeko oroitzapenek emozio-andana azaleraziko dizkiote, eta bertan aktore izan zuen lagunarekin berriz elkartzeko nahia piztuko zaio.

Amaitzeko, Jaione Camborda zinemagile donostiarraren bigarren film luzea Platform sailean lehiatuko da. Ikusmira Berriak programan garatu du sortzaileak O Corno proiektua, galizieraz eta portugesez errodatutakoa, eta lurraldeko landa eremuan girotu du, 1970eko hamarkada hasieran. Erditzeetan laguntzen aritzen den Maria du protagonista, gertaera ikaragarri baten ondoren, bizi den uhartetik ihes egin beharko duena.

TIFF jaialdia irailaren 7tik 17ra bitartean egingo da, Donostia Zinemaldiaren atarian, eta abuztuaren 15ean jakinaraziko du 2023ko edizioko egitarau osatua.