Godland (Hlynur Palmason)

Drama | Erlijioa

XIX. mendearen amaieran, Danimarkako apaiz gazte bat Islandiara iritsiko da, ustez, eliza bat eraiki eta bertako biztanleei argazkiak ateratzeko. Baina zenbat eta gehiago barneratu paisaia gupidagabe horretan, orduan eta handiagoa izango da tentazioaren eta bekatuaren irrika.

2022 | Europar Zinemaren Sariak: Akore onenaren (Elliott Crosset Hove) sarirako hautagai

2022 | Cannesko Zinema Jaialdia: Un Certain Regard

.

.

Gran Turismo (Neill Blomkamp)

Ekintza | Drama | Automobilismoa

Benetako istorio batean oinarrituta, filmak Gran Turismo delakoa lehiatzera heldu zen nerabe batek bere ametsa nola bete zuen kontatzen du. Bide horren abiapuntua izan zen Nissanek babestutako lehiaketa sorta bat irabaztea; izan ere, tranpolin gisa balio izan zion lasterketetako pilotu profesional bilakatzeko.

.

.

El hombre del saco (Angel Gomez Hernandez)

Beldurra | Naturaz gaindikoa

Aita hil ondoren, hiru anai-arreba amarekin batera herri txiki batera joango dira bizitzera. Laster jakingo dute azken hilabeteetan haur batzuen desagertze misteriotsuak gertatu direla bertan, eta erlojupeko abentura batean murgilduko dira, ‘Zakudun gizona’ izenez ezaguna den kondaira beldurgarriaren atzean ezkutatzen den egia ezagutzeko.

.

.

Talk to Me (Danny Philippou, Michael Philippou)

Beldurra | Thrillerra | Naturaz gaindikoa

Mia nerabe bakartiak esku baltsamatu bat erabili ohi du izpirituak inbokatzeko.  Zirrarari sortzen dio horretan aritzeak,  bere ama hila dela dioen arima bati aurre egin behar dion arte.

Izan ere, naturaz gaindiko indar-izurritea sortuko du honek, eta neskatxa norengan fida daitekeen (biziengan edo hildakoengan) erabakitzera behartuko du.

 .

.

Ernest et Célestine: Le voyage en Charabie (Jean-Christophe Roger, Julien Chheng)

Animazioa

Ernest eta Celestine Charabie herrira itzuliko dira, bere biolin eder hondatua konpondu ahal izateko. Orduan, musika herrialde osoan debekatua izan dela jakingo dute.

Nola da hori posible? Haientzat ezinezkoa da musikarik gabe bizitzea! Bere konplizeen laguntzarekin, injustizia honi amaiera ematen saiatuko dira.

2022 | Cesar sariak: Animaziozko film onenaren sarirako hautagaia

.

.

10 jours encore sans maman (Ludovic Bernard)

Komedia

Antoine (Franck Dubosc) lau seme-alabaren aita da, familia osoarekin batera, oporrak luxuzko resort batean igarotzeko prestatzen ari dena. Ustekabeko kontu bat dela eta, emazteak azken momentuan jakinaraziko dio ezin duela bidaiatu. Horren aurrean, Antoinek hamar egunez bakar bakarrik egin beharko die aurre zaintza lanei. Zer atera liteke gaizki amarik gabe?